Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.

Midnight Cowboy (1969) filmari hasiera batean X sailkapena eman zioten eta sailkapen hori izanik ere Filmik Hoberenari ematen zaion Oscar saria lortu zuen zinemaren historiako film bakarra bihurtu zen. Bere garaian eskandalagarria suertatu zen, gizonezkoen prostituzioari buruz ari zelako. Ikustea merezi du, duen giro existentzialistagatik (Nilsson-en Everybody’s Talkin abesti gogorarazlean laburbilduta) eta bi protagonistek duten adiskidetasun erlazioagatik; Jon Voight, Park Avenue-ko emakume aberatsekin oheratzeko asmoz Texas-eko barrualdetik New York-era doan cowboy inuzentea, eta batez ere Dustin Hoffman-en paper gogoangarria, hiriko lizunkeria kaleetan nola edo hala bizi den “Ratso” Rizzo ezindu zoldatsu eta tranpatia.

1965.ean James Leo Herlihy-ek argitaratu zuen eleberrian oinarrituta, garaiko gizartearen dokumentu gisa balio du: sexu-askapena, psikodelia –festan New Yorkeko mugidako jendea agertzen da, hala nola, Ultra Violet, Viva, Paul Jabara edo Paul Morrissey zinemagilea- edo hiri handietan ematen den bakardadea. Eszena batzuek ez dute hunkitzeko indarra galdu: iturriko ur izoztua, aita zapata-garbitzailea eskularruekin lurperatuta, Tiffany’s-en parean lurrean botata dagoen gizona, Floridara autobusez iristea… Filmik hoberenari eman zioten sariaz gain, Hollywood-eko Akademiak beste bi Oscar eman zizkion: zuzendari hoberenari (Schlesinger) eta gidoi hoberenari (Waldo Salt –bere alabak cowboyaren herriko neskalagunaren papera egin zuen-). Azken hori “sorgin ehizan” jazarri zuten eskarmentu handiko idazlea zen eta urte batzuk geroago beste Oscar bat lortuko zuen, Coming Home (1978) filmagatik. Oscar sarietan finalista geratu ziren: Dustin Hoffman eta Jon Voight aktore nagusi hoberenari ematen zaion sariaren kategorian, Sylvia Myles bigarren mailako emakume-aktore hoberenari kategorian (gigoloaren lehenengo bezeroa izan zen) eta Hugh A. Robertson muntaketarengatik.

AEB, 1969

Zuzendaria: John Schlesinger.
Ekoizlea: Jerome Hellman, John Schlesinger (United Artists).
Gidoia: Waldo Salt.
James Leo Herlihy-ren eleberrian oinarrituta.
Argazki zuzendaria: Adam Holender (K).
Musika: John Barry.
Zuzendaritza artistikoa: John Robert Lloyd, Phil Smiht.
Interpreteak: Dustin Hoffman (Enrico Salvatore Rizzo, "Ratso"), Jon Voight (Joe Buck), Brenda Vaccaro (Shirley), John McGiver (Mr. O’Daniel), Ruth White (Sally Buck), Sylvia Miles (Cass), Barnard Hughes (Towny), Jennifer Salt (Annie), Bob Balaban, Georgann Johnson, Jan Tice, Jonathan Kramer, Viva, Ultra Violet, Anthony Holland, Gastone Rossilli.

Iraupena: 108 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)