Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Il gattopardo

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.

Film honek 1963ko Cannes-eko Jaialdian “Urrezko Palmorra” saria lortu zuen eta Visconti-ren ezagunenetako bat da. Zazpigarren Artearen funtsezko lana den honek 1860. urteko Italiako fresko historikoa osatu zuen, “risorgimento” garaikoa: Garilbaldiren “alkandora gorriek” hegoaldea eskuratu nahi dute herria berriz ere batzeko asmoz.

Gertakizun hauek Salinako Printzearen begirada argiaren bitartez aurkeztu zituen, non printzearen papera Burt Lancaster-ek egin zuen, maiestatezko itxurarekin. Borrokak eta egoeraren ezegonkortasuna ikusita, bere familiarekin Donnafugata herri txikian zuen etxera aldatu zen. Bertan Don Calogero alkateak hartu zituen. Salinaren iloba zen Tancredi, Garibaldi-ren tropekin elkartu zen gazte abenturazalea, Angelica-z, bertako agintariaren alabaz, maitemindu zen. Salina-k ez zion ezkontzari ezezkoa eman, beraiek ia hondamendian zeuden bitartean Calogero jaunak, hastear zegoen burgesiaren ikurra zenak, dirutza zuelako.

Visconti-rengandik hain hurbila zen istorio hori Giuseppe Tomasi de Lampedusa-ren liburu batetik atera zuen. Gizon hau porrot egindako Siziliako aristokrata bat zen eta liburu horretan bere bizipen ugari islatu zituen. Filmak analisi politiko eta historiko zorrotza egin zuen (hain ospetsua den esaldia: “zerbaitek aldatu behar du deus alda ez dadin”), momentu batean baino gehiagotan ironiaz josita. “Ez daki fraka janzten; Eta zapata horiek!”, esanen du burla haizez Lancaster-ek goranahian eta haiekin ahaidetzeko irrikan dagoen alkate burgesari buruz. Visconti-k gizarte-klase horren bizimodua xehetasunez deskribatu zuen, haien gainbehera eta ordezkatzea hasiberria zen burgesiarekin (“Katu basatiak desagertuko dira, baina txakalek ordezkatuko dituzte”, esanen du Printzeak ezkortasunez), antologiazko momentuak eskainiz: hilotz itxurako aurpegiak bideko hautsaren ondorioz, bukaerako dantzaldi luzea, Siziliako zelaietako tonu eguzkitsuak…

Italia-Frantzia, 1963

Zuzendaria: Luchino Visconti.
Ekoizlea: Goffredo Lombardo, Pietro Notarianni > Titanus/S.N.P.C. (Roma)/ S.G.C. (Paris).
Gidoia: Suso Cecchi D'Amico, Pasquale Festa- Campanile, Enrico Medioli, Massimo Franciosa, Luchino Visconti.
Giuseppe Tomasi Di Lampedusa-ren eleberrian oinarrituta.
Argazki zuzendaria: Giuseppe Rotunno (C., Scope).
Musika: Nino Rota.
Zuzendaritza artistikoa: Mario Garbuglia, Giorgio Pes, Laudomia Hercolani.
Jantziak: Piero Tosi.
Interpreteak: Burt Lancaster (Don Fabrizio Di Salina printzea), Alain Delon (Tancredi Falconeri), Claudia Cardinale (Angelica Sedara), Paolo Stoppa (Calogero Sedara jauna), Rina Morelli (María Stella printzesa), Romolo Valli (aita Pirrone), Ivo Garrani (Pallavicino koronela), Leslie French (Chevalley), Serge Reggiani (Ciccio Tumeo jauna), Mario Girotti (Cavriaghi kondea), Pierre Clementi (Francesco Paolo), Lucilla Morlacchi (Concetta), Giuliano Gemma (garibaldino jenerala), Ida Galli (Carolina), Ottavia Piccolo (Caterina), Carlo Valenzano (Paolo), Brook Fuller, Anna Maria Bottini, Lola Braccini, Tina Lattanzi, Marino Mase, Marcella Rovena, Howard N. Ruben, Rina De Liguoro, Valerio Ruggeri, Olimpia Cavalli, Giovanni Melisenda, Anna Maria Surdo, Carlo Lolli, Alina Zalewska, Franco Gula, Winni Riva, Vittorio Duse, Stelvio Rosi, Vanni Materassi, Carlo Palmucci, Giuseppe Stagnitti, Dante Posani, Carmelo Artale, Rosolino Bua.

Iraupena: 154 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa italieraz, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)