Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.

50eko hamarkadaren bukaeran Alfred Hitchcock-ek, bere gaitasun artistikoaren erabateko heldutasunean, maisulanak bata bestearen atzetik eman zituen. Film hori The wrong man (1957) filmaren ondoren eta North by Northwest (1959), Psycho (1960) eta The birds (1963) filmak baino lehen kokatzen da. Pierre Boileau eta Thomas Narcejac frantziarrek berarentzako bereziki idatzi zuten. Hasieran lagun batek “Scottie” Fergurson erretiratutako detektibeari bere emaztearen joan-etorriak zelatatzeko eskatuko dio eta detektibea azkenik hartaz maiteminduko da. Hitchcock-en maisutzak lortu zuen heriotza baino haratago doan amodiozko istorio horrek erromantikotasuna eta samina, lirismoa eta malenkonia, eta batez ere, anbiguotasuna erakustea. Kontatzen duen guztia egiazkoa eta egunerokoa da, baina irudietatik desegiten den aura bitxi bat dario, ametsetako giro erakargarria, neurri handi batean Robert Burks-ek teknikolorean egindako fotografia apartari eta Bernard Herrman-en musika-banda limurtzaileari esker.

James Stewart-ek, Hitchcock-ekin etengabe aritu zen horietako batek, detektibe itsutuaren papera egin zuen. Pertsonaia hori zuzendariaren “alter ego” argia dela erraz antzeman daiteke, emakume-aktoreekiko benetan zeukan harremana erakusten duena. “Pigmalion” bat zen bere ametsetako emakumea bilatzen. Kim Novak-ek emakume-eredu hori beteko zuen pertsonaiaren papera egin zuen, zuzendariaren gustuen arabera (ilehoria eta hotza, erotismo berezia duena). Hori izango zen haren paper gogoangarrienetako bat. Haien ondoan, San Francisco hiria film horretako beste “dramatis personae” bat bihurtzen da, antologietara igaro diren pasarte ugariekin: hasierako esetsaldia teilatuetan zehar, kanpandorrearen erorketa, jazarpenak hilerrian zehar eta sekuoia-basoan zehar (bizitzaren laburtasuna lirismo bikainaz argituz), emakumea nola ateratzen den bainugelatik, zer eta “hildakoen artetik”, etab.
 

AEB, 1958

Zuzendaria: Alfred Hitchcock.
Ekoizlea: Alfred Hitchcock (Paramount).
Gidoia: Alec Coppel, Samuel Taylor.
Pierre Boileau-ren eta Thomas Narcejac-en “D'entre les morts” eleberrian oinarrituta.
Argazki zuzendaria: Robert Burks (K).
Musika: Bernard Herrmann.
Zuzendaritza artistikoa: Hal Pereira, Henry Bumstead.
Interpreteak: James Stewart (John "Scottie" Ferguson), Kim Novak (Madeleine Elster/ Judy Barton), Barbara Bel Geddes (Midge), Tom Helmore (Gavin Elster), Henry Jones, Raymond Bailey, Ellen Corby, Konstantin Shayne, Lee Patrick.

Iraupena: 123 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)