Andrezj Wajda Poloniako zinemagilea mundu osoan nabarmendu zen Pokolenie (1955), Kanal (1956) eta Popiol i Diament (1958) trilogiari esker. Bertan II. Mundu Gerraren ondorioz Europaren erdialdeko herri horrek eta hango jendeak pairatutako gorabeherak jaso zituen. Azkenekoan inbaditzaile nazien aurkako gerran zuzenean parte hartu zuen soldadu baten pasadizoak kontatu zituen. Etsaia garaitu bazuten ere, Polonia bananduta geratu zen, nazionalistak alde batetik eta komunistak bestetik, azken horiek Moskuren agindupean. Bazirudienez komunistek bozketetan gehiengoa izanen zutela, nazionalistak ahalegindu ziren komunistak agintera irits zitezen eragozten. Soldadu gaztea, kide batekin batera, talde terrorista batean sartu zen eta Alderdi Komunistako buruetako bat hiltzeko agindua jaso zuen. Horrek sobietar agintariak ohartarazi zituen. Gertakizunak Europan gerraren azken eguna izan zen 1945eko maiatzaren 8an jazo ziren.
Wajda-k, zeinak Poloniako erresistentzian parte hartu baitzuen eta komunistekin desadostasunak izan baitzituen, oroitzapen biografiko ugari erakutsi zituen oportunismo politikoari buruzko satira honetan. Haren begiko zen Zbigniew Cybulski aktoreak protagonistaren papera egin zuen, James Dean-en tankera gogora ekarriz. Wajda-ren beraren “alter ego” argia izan zen, gerrak eta komunismoak hondatutako belaunaldi "galdu" horren adierazgarria.
Berezkoa duen estiloari jarraikiz, filmak eszenaratze hunkigarria eskaintzen du, arnasa erromantikoz eta indar dramatikoz josita. Zenbait momentu nabarmentzen dira: gauez zaldiaren eszena surrealista, buruz behera jarritako gurutzea edo suntsitutako elizatik sortzen den poesia. Poloniako gobernuak ez zuen nahi halako filma bertatik kanpo ikustea, baina Veneziako Jaialdiko emanaldian hain txalotua izan zen, non nazioarteko merkatuetako ateak ireki zitzaizkion. Horiek horrela ezinbesteko izenburu bilakatu zen eta 60 eta 70eko hamarkadetako Poloniako zinema berriaren sorrera suposatu zuen, Wajda haren ordezkari bihurtu zelarik.
Polonia, 1958
Zuzendaria: Andrzej Wajda.
Ekoizlea: Stanislaw Adler (Zespol KADR/ Film Polski).
Gidoia: Jerzy Andrzejewski, Andrzej Wajda.
Jerzy Andrzejewski-ren eleberrian oinarrituta.
Argazki zuzendaria: Jerzy Wojcik (T/B).
Musika: Jan Krenz.
Zuzendaritza artistikoa: Roman Mann.
Interpreteak: Zbigniew Cybulski (Maciek Chelmicki), Ewa Krzyzewska (Krystyna), Waclaw Zastrzezynski (Szczuka), Adam Pawlikowski (Andrzej), Bogumil Kobiela (Drewnowski), Jan Ciecierski (Portier), Stanislaw Milski (Pieniazek), Artur Mlodnicki (Kotowicz), Halina Kwiatkowska (Staniewiezowa), Ignacy Machowski (Waga), Zbigniew Skowronski (Stomka), Barbara Kraftowna (Stefka), Aleksander Sewruk (Swiecki).
Iraupena: 95 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa polonieraz, azpitituluak gaztelaniaz.
Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):
Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation
Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)
Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)
Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)
Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)
Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)
Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)
Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)
Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo
Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)
Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)
Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)
Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)
Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran
Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)
Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line
Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)
Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)
Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)