David Lean (1908-1991) britainiarraren lana zinemak eman duen amodiozko istorio ezin hobe eta hunkigarrienetako bat da. Noël Coward-en antzezlan batean oinarrituta, argumentua hutsala dela esan daiteke: tarteko adineko gizon batek eta emakume batek (Trevor Howard eta Celia Johnson) halabeharrez tren geltoki batean elkar ezagutu dute eta amodiozko harreman laburra, itsua (erabat platonikoa) hasi dute. Horrek monotonia grisean murgilduta dituzten bizitzei bultzada eta itxaropena emanen die. Emakumeak barne-bakarrizketan kontatutako harreman bakun hori da Coward-ek baliatu zuen euskarria urte haietako erdi-mailako britainiarren analisi sakona egiteko, bereziki gizarte-ohitura zurrunek emakumeei ezartzen zieten jokabidearena, Coward-i ospea eman zioten komedia finetatik aldenduta.
Lean-ek gidoi hori iruditan jarri zuen inspirazio handiz eta zuhurtasun orekatuaz, samurkerian ez erortzearren. Eguneroko gertaerekin bat, zuzendariari geroago ospea emango zion ikusgarritasunaren ordez, intimitatea eta xehetasuna aurki ditzakegu (agurtzeko momentuan gizonak emakumearen sorbaldaren gainean jarritako eskua), Rachmaninoff-en pianorako 2. kontzertu ederraz lagunduta. Orobat, dekoratuak Ingalaterra gerratik atera berri zen berunezko urte haietako isla dira. Bertan leku goibel eta egunerokoak aurki ditzakegu, Brief encounter filma gerraondoko britainiar zineman ere eman zen neorrealismoaren adibide bikain bihurtzen dutenak.
Filmari 1946.eko Cannes-eko Jaialdian Kritikaren Nazioarteko Saria eman zioten eta Oscar sarietarako hiru hautagaitza izan zituen: zuzendaritza, emakume-aktore nagusia eta jatorrizko gidoia. 1975. urtean eta izenburu berarekin, telebistarako istorioaren “remake” bat egin zuten (ahaztekoa), Richard Burton-ek eta Sofia Loren-ek parte hartu zutelarik. Ulu Grosbard-en Falling in love (1984) eta Clint Eastwood-en The bridges of Madison County filmek ere asko zor diote film honi.
Erresuma Batua, 1945
Zuzendaria: David Lean.
Ekoizlea: Anthony Havelock- Allan, Ronald Neame, Noël Coward (Independent Producers/ Noel Coward).
Gidoia: David Lean, Ronald Neame.
Noel Coward-en “Tonight at 8.30” saileko “Still Life” antzezlanean oinarrituta.
Argazki zuzendaria: Robert Krasker (T/B).
Musika: Rachmaninoff-en pianoan jotzeko 2. kontzertua.
Zuzendaritza artistikoa: L.P. Williams.
Interpreteak: Celia Johnson (Laura Jesson), Trevor Howard (Alec Harvey doktorea), Stanley Holloway (Albert Godby), Joyce Carey (Myrtile Bagot), Cyril Raymond (Fred Jesson), Everley Gregg (Dolly Missiter), Margaret Barton (Beryl Walters), Dennis Harkin (Stanley), Marjorie Mars (Mary Norton), Valentine Dyall (Stephen Lynn), Irene Handl (organo-jotzailea), Nuna Davey (Rolandson andrea), Edward Hodge (Bill), Wilfred Babbage (polizia), Sidney Bromley (Johnnie), Avis Scott (zerbitzaria), Richard Thomas (Bobbie), Henrietta Vincent (Margaret), George V. Sheldon (artzain protestantea), Wally Bosco (medikua), Jack May (txalupa zaina).
Iraupena: 84 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.
Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):
Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation
Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)
Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)
Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)
Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)
Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)
Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)
Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)
Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo
Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)
Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)
Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)
Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)
Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran
Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)
Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line
Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)
Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)
Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)