Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.

Ipar Amerikako zinema “sozialari” buruz hitz egitean edozein zinemazaleri burura etortzen zaion izenburu klasikoa da, John Ford-ek ere zuzendutako How green was my valley (1941) filmarekin batera. Kritikari askoren ustean, The grapes of wrath zinemagilearen filmik hoberena izan zen. John Steinbeck-en eleberrian oinarrituta, Depresio garaian nekazari familia batek bizi izan zituen gorabeherak deskribatzen ditu. Lehortearen ondorioz, beharrezkoa ikusten dute hautsez betetako Oklahoma-n duten guztia utzi eta Californiara, “agindutako lur”-era, joatea, bizimodu duin bat lortzeko itxaropenarekin. Baina aurkitzen dutena erabat kontrakoa da.

Filma eguneroko heroismo, jarraikitasun eta giza duintasunari zuzenduriko goraipamena da. Urritasunez eta errealismoz kontatua, adierazkortasunez beteriko begitarteak eta elkarrizketa gogoangarriak eskaintzen ditu. Orobat azpimarratzekoak dira Gregg Toland-ek lortutako irudiak (erdi-dokumental ukitua dutenak) eta baita ikus daitezkeen interpretazio bikainak ere, bereziki Henry Fonda-rena (Orson Welles-en hitzetan: “Henry Fonda ikusten dudanean, Amerikako aurpegia ikusten dut) eta Jane Darwell-ena. Azken horrek Oscar-a irabazi zuen, irmotasun handiko amaren paperari esker. Zuzendari hoberenari emandako Oscar-a Ford-ek irabazi zuen. Bere ibilbidean guztira lau Oscar lortu zituen, beste hirurak The informer (1935), How green was my valley (1941) eta The quiet man (1952) filmengatik. Eta ez, espero zitekeen bezala, bere “western”, ospetsuengatik. Era berean, filma Akademiako finalista izan zen ondoko kategorietan: filmik hoberena, egokitutako gidoia, aktore nagusia (Henry Fonda), muntaketa eta soinua. Bitxikeria gisa, filma Sobietar Batasunean estreinatu zuten langileak kontsola zitezen pentsatuz txakurrak hanka hutsik ibiltzen direla leku guztietan. Baina berehala kendu zuten, langileak liluratuta geratu baitziren beren kide yankiak, txiroak izanik ere, furgonetak zituztela ohartzean.

AEB, 1940
 

Zuzendaria: John Ford.
Ekoizlea: Darryl F. Zanuck (20th. Century- Fox).
Gidoia: Nunnally Johnson.
Argazki zuzendaria: Gregg Toland (T/B).
Musika: Alfred Newman.
Zuzendaritza artistikoa: Richard Day.
Interpreteak: Henry Fonda (Tom Goad), Jane Darwell (Ma Goad), Charley Grapewin (Grandpa), Dorris Bowdon (Rosasharn), John Carradine (Casy), Russell Simpson (Pa Goad), O.Z. Whitehead (Al), John Qualen (Muley), Eddie Quillan (Connie), Zeffie Tilbury (Grandma), Frank Sully (Noah), Frank Darien (Uncle John), Darryl Hickman (Winsfield), Shirley Mills (Ruth Goad).

Iraupena: 123 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gaztelaniaz.

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)