Zinema frantziarraren maisulana den horretan, Jean Renoir-ek berak (1894-1979) Lehen Mundu Gerran izan zituen zenbait bizipen jaso zituen. Bertan hegazkin pilotu bezala parte hartu zuen eta bere hitzetan, nazkatuta zegoen borrokalarien bizitza modu irrealean islatzen zuten filmak ikusteaz -All Quiet on the Western Front (1930) salbu-.
Ihesei buruzko istorio baten ohiko zirriborropean, La grande illusion filmak askotariko interpretazioak eskaintzen ditu. Bere gidoilaria zen Charles Spaak-ekin batera idatzi zuen, ondoko gaiak jorratuz: giza harremanak, klase sozialen arteko loturak (esaten du gizon-emakumeak hobeto moldatzen direla gizarte jatorriaren arabera, nazionalitatearen arabera baino), herriak bereizten dituzten hesiak… Eta era berean Frantzia eta Alemania arteko borrokaldia izanez gero sortuko litzatekeen arriskuaren (ameskeriaren) aurrean bake mezua agertzen du. Gatazka hori geroago ezinbestean hasiko zen.
Istorioa hasiko da Frantziako hegazkin bat arakatze lanetan ari dela, lurreratu eta tripulazioa atxilotzen dutenean: Boïeldieu, jatorri aristokratikoduna eta karrerako militarra, eta Maréchal, merezimenduz gora egin duen tenientea. Von Rauffenstein kapitainak, ohore-kode zaharrei atxikiriko ofizial germaniarrak, adeitasunez hartuko ditu gotorleku batean. Bertan, garai hartako Frantziako estamentu ezberdinen adierazgarri ziren zenbait pertsonaia ezagutuko dituzte.
Filmean begi-bistan geratzen da Renoir-ek behatzeko duen izugarrizko gaitasuna, bere eskuzabaltasuna eta giza inspirazioa, emozioz eta baita umorez ere betetako drama bat eginez (begiratu antzezlana edo txirulak eta eltzeak). Jean Gabin-ek, Pierre Fresnay-ek eta Marcel Dalio-k frantziarren paperak egin zituzten. Erich von Stroheim-ek, aldiz, bere pertsonaia bereizgarrienetako bat den ofizial prusiarrarena egin zuen.
Frantzia, 1937
Zuzendaria: Jean Renoir.
Ekoizlea: Raymond Blondy (Les Réalisations d’Art Cinématographique).
Gidoia: Charles Spaak, Jean Renoir.
Argazki zuzendaria: Christian Matras (T/B)
Musika: Joseph Kosma.
Zuzendaritza artistikoa: Eugène Lourié.
Interpreteak: Jean Gabin (Maréchal tenientea), Dita Parlo (Lotta), Pierre Fresnay (De Boïeldieu kapitaina), Erich von Stroheim (von Rauffenstein komandantea), Julien Carette (aktorea), Georges Péclet (soldadua), Werner Florian, Jean Dasté, Sylvain Itkine, Gaston Modot, Marcel Dalio.
Iraupena: 115 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantsesez, azpitituluak gaztelaniaz.
Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.
NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):
Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.
Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation
Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Körkarlen (Mamu-gurdia)
Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)
Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)
Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)
Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fête (Festa eguna)
Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)
Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)
Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo
Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)
Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)
Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)
Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)
Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran
Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)
Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line
Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)
Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)
Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)