Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Körkarlen (Mamu-gurdia)

Urriaren 17a, asteazkena, 20:00etan.

Aurkikuntza zinematografikoez beteta, Körkarlen filma fantasiazko zinemaren barruan, eta zehazki Europako iparraldeko zinema mutuan, paregabeko filmetako bat da. “Suediako zinemaren urrezko aroaren” (1917-1924) goren aldia islatzen du, Victor Sjöström eta Mauritz Stiller bezalako zinemagileen agintaritzapean.

Iluna, istorioa errealismoaren eta naturaz gaindiko munduaren artean mugitzen da. Suediako elezahar batek dioenaren arabera Urteberri eguneko gauerdian bekatuan hiltzen dena, behartuta egonen da hurrengo urte osoan hildakoen arimak beste mundura eramaten dituen zorigaiztoko heriotzaren gurdia gidatzera. San Silvestre egun horretan, hiru mozkor hilerrian zain daude, aurreko urtean hil zitzaien lagun bat gogoratzen. Horietako batek, David Holm-ek, bere familia hondamendira eraman du edateko duen zaletasunagatik.

Bekatuak garbitzea, ongiaren eta gaizkiaren arteko erlazioa edo giza-kontzientziaren deabruak izan dira film horretako eta orokorrean Victor Sjöström-en filmetako gai nagusiak. Griffith edo Abel Gance-ren mailakoa, zinemagile suediar hau zinema mutuaren sortzaileetako bat izan zen. Gainera, film horretan paper nagusia, David Holm tiranoarena, jokatu zuen.

Körkarlen filmak oraindik irauten duen sekulako hunkipena eragin zuen, ikus-baliabideen erabilera bikaina eskaintzen baitu. Aipatzekoak dira gain-inpresioa eta atzerako jauziak bezalako efektuak, baita zenbait irudi gogoangarri ere: nola iristen den gurdia laino artean, ibilgailuaren plano zoragarria itsasbazter harritsutik aurrera eginez… Film honen arrakasta itzela izan zen mundu osoan eta horri esker Sjöström Hollywood-etik deitu zuten. Bertan beste maisulan aparta bat sinatu zuen: The wind (1928). Horiek horrela, El Resplandor (1980) filmeko eszena, Jack Nicholson-ek aizkora hartu eta bainugelako egurrezko atea puskatzen duenean, Stanley Kubrick-ek film honi egin zion omenaldia izan zen.
 

Suedia, 1921

Zuzendaria: Victor Sjöström.
Ekoizlea: Charles Magnusson (Svensk Filmindustri / Svenska Biograf Film Studio).
Gidoia: Victor Sjöström.
Selma Lagerlöf-en liburuan oinarrituta.
Argazki zuzendaria:
Julius Jaenzon (T/B).
Zuzendaritza artistikoa: Alexander Bako, Axel Esbensen.
Interpreteak: Victor Sjöström (David Holm), Hilda Borgström (Holm andrea), Tore Svennberg (Georges), Astrid Holm (Ahizpa Edit), Concordia Selander (Editen ama), Lisa Lundholm (Ahizpa Maria), Tor Weijden (Gustafsson), Einar Axelson (Daviden anaia), Olof Ås (gurdi-gidaria), Nils Ahrén (kartzelaria), Simon Lindstrand, Nils Elffors, Algot Gunnarsson, Hildur Lithman, John Ekman.

Iraupena: 90 min
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa suedieraz (Intertituluak).

 

 

 
Iraupena: jatorrizko bertsioa suedieraz (intertituluak).

Sarrera: 3 €
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

NUPeko unibertsitate komunitatea (ikasleak, A.Z.L. eta I.I.):

Sarrera: 2€
10 Emanaldirako abonoa (Ezinbesteko zinema. Unibertsitate Publikoaren topaketak Zinematekan ziklorako soilik balioko du) : 15 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urriaren 10a, asteazkena, 19:30etan.
The Birth of a Nation

Urriaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
M (Dusseldorf-eko banpiroa)

Urriaren 31, asteazkena, 20:00etan.
La grande illusion (Ameskeri ederra)

Azaroaren 7a, asteazkena, 20:00etan.
The Grapes of Wrath (Suminaren mahastia)

Azaroaren 14a, asteazkena, 20:00etan.
Brief Encounter (Harreman laburra)

Azaroaren 21a, asteazkena, 20:00etan.
Jour de fęte (Festa eguna)

Abenduaren 5a, asteazkena, 20:00etan.
Popiol i Diament (Errautsak eta diamanteak)

Abenduaren 12a, asteazkena, 20:00etan.
Vertigo (Zorabioa, hilen artetik)

Abenduaren 19a, asteazkena, 19:30etan.
Il gattopardo

Otsailaren 13a, asteazkena, 20:00etan.
Midnight Cowboy (Gauerdiko cowboya)

Otsailaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Angst Essen Seele Auf (Beldurrak arima irensten du)

Otsailaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
O thiassos (Komedianteen bidaia)

Martxoaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
La muerte de Mikel (Mikelen Heriotza)

Martxoaren 13a, asteazkena, 19:30etan.
Ran

Martxoaren 20a, asteazkena, 19:30etan.
Breaking the Waves (Olatuak apurtzen)

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30etan.
The Thin Red Line

Apirilaren 10a, asteazkena, 20:00etan.
Fa yeung nin wa/In the Mood for Love (Maitatzeko irrikatan)

Apirilaren 17a, asteazkena, 20:00etan.
Caché (Ezkutuan)

Apirilaren 24a, asteazkena, 20:00etan.
Amor (Amour)