Baliteke Truffauten pelikula famatuena izatea eta, zalantzarik gabe, bere lan gailenetakoa. Maitasunari eta adiskidetasunari eskainitako kantu askea eta pozgarria, Henri-Pierre Rochéren (haren bizitzan inspiratua) nobela batean oinarritua. Bi lagunen artean sortzen den adiskidetasuna kontatzen du, Julesen eta Jimen artekoa, baita emakume batekin dutena ere, Catherinerekin, soinu-banda ahaztezin bat entzuten ari garen bitartean. Zoragarria eta huts egin gabe ikusi beharrekoa.
Frantzia, 1962
Zuzendaria: François Truffaut
Ekoizpena: Les Films du Carrosse, SEDIF
Gidoia: François Truffaut eta Jean Grualt, Henri-Pierre Rochén Jules y Jim nobelaren arabera
Argazkia: Raoul Coutard
Musika: Georges Delerue
Muntaketa: Marie-Josèphe Yoyotte, Michèle de Possel, Cécile Decugis
Aktoreak: Jeanne Moreau, Oskar Werner, Henri Serre, Marie Dubois, Boris Bassiak
Iraupena: 100 min.
Hizkuntza: jatorrizko bertsioa frantzesez, gaztelerazko azpitituluekin
Sarrera: 3 €.
Filmoteka 10 emanaldirako abonoa: 20 €.
Truffaut. El deseo del cine liburua: 18€
Maiatzaren 6a, ostirala, 20:00etan.
Los cuatrocientos golpes (Les quatre cents coups)
Maiatzaren 12a, osteguna, 20:00etan.
Truffaut-ren zinemari buruzko hitzaldia, Carlos Losillaren eskutik.
Maiatzaren 20a, ostirala, 20:00etan.
La piel suave (La peau douce)
Maiatzaren 27a, ostirala, 20:00etan.
Besos robados (Baisers volés)
Ekainaren 3a, ostirala, 20:00etan.
Fahrenheit 451
Ekainaren 10a, ostirala, 20:00etan.
El pequeño salvaje (L’enfant sauvage)
Ekainaren 17a, ostirala, 20:00etan.
La noche americana
Ekainaren 24a, ostirala, 20:00etan.
Vivamente el domingo (Vivement dimanche!)