Grand Fenwick-en konderri txikiaren ekonomia kolapsatzen denean, buruzagiek erabaki dute laguntza materialak lortzeko modurik onena Estatu Batuei gerra deklaratzea dela. Planaren gakoa gerra hori galtzea da, baina ahaztu egiten dute misioaren arduradunari esatea. Jack Arnold txiki-handiari buruzko erakusketa txiki hau amaitzeko, Peter Sellers du protagonista komedia dibertigarri honek. Behin baino gehiagotan egin zuen bezala, hainbat pertsonaia interpretatuko ditu.
Ohiko hasiera-ordutegia aurreratuko dugu, adin txikikoek, istoriotxo entretenigarri eta original honen jasotzaileak ere badirenak, Filmotekan bisita gaitzaten.
Un golpe de gracia (The Mouse that Roared, Erresuma Batua, 1959)
Zuzendaria: Jack Arnold
Gidoia: Richard Matheson
Argazkilaritza: John Wilcox (K)
Musika: Edwin Astley
Interpreteak: Peter Sellers, Jean Seberg, David Kossoff, William Hartnell. Leo McKern, MacDonald Parke
Hizkuntza: J.B. ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Iraupena: 90 m