Ezer ez, isiltasuna izan ezik. Ezer ez, abesti iraultzaile bat izan ezik. Istorio bat bost kapitulutan, esku bateko bost hatzak bezala.
“Alde batera utzi ez nauen arau bat dut: ahal duguna eta ez nahi duguna egitea, ahal dugunetik abiatuta nahi duguna egitea, daukagunarekin nahi duguna egitea eta ezinezkoa denarekin amets ez egitea” zioen Godard batek, El libro de imágenes liburuan, izenburu horrek Rilkeren poema-liburua aipatzen baitu. Hondatutako filmen zatiak, kolore saturatuko irudiak edo testuak dira Saló, La parada de los monstruos (Freaks) edo Vertigo bezalako filmetatik abiatuta, zinematografiari buruz sakonki hausnartzen duen saiakera hedakor honen osagai, baina baita Historiari, Politikari edo Soziologiari buruz ere. Izan ere, Godard-ek berak zionez, “zineman ez dugu pentsatzen, pentsatuak gara”.
Aurkezlea: Patxi Burillo
El libro de imágenes (Le livre d’image, Suitza, 2018)
Zuzendaria: Jean-Luc Godard
Gidoia: Jean-Luc Godard
Interpreteak: Ahotsa: Jean- Luc Godard, Anne-Marie Miéville, Jean-Pierre Gos
Hizkuntza: J.B. gazteleraz
Iraupena: 90 m