Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Roma, ciudad abierta (Roma, città aperta)

Irailaren 21a, ostirala, 20:00etan.

Lan hau Italiako neorrealismoaren maisulana dela esaten dute (El ladrón de bicicletas lanarekin batera). Roma, ciudad abierta Italiako hiriburuan grabatzen hasi ziren 2. Mundu Gerra amaitu aurretik. Hiri suntsituaren dekoratu naturaletan grabatu zen, eta aktore gehienak ez ziren profesionalak, Anna Magnani eta Aldo Fabrizi kenduta. Baliabide teknikoak badaezpadakoak izan arren, Rossellinik film bikaina egitea lortu zuen. Argi naturalari probetxua atera zion eta dekoratu apartak eta interpretazio bikainak lortu zituen.
 
Filma Erroman kokatuta dago, 1944ko okupazio naziaren azken urteetan. Gestapo beldurgarriak Manfredi ingeniaria, Askapen Nazionalerako Batzordeko liderra, atxilotu nahi du. Manfredi Francescoren etxean gordetzen da. Francescok erresistentziako egunkari batean tipografo moduan lan egiten du. Pina, Francescoren ezkongaia (Anna Magnanik interpretatua), zinema neorrealistaren pertsonaia mitikoa bihurtu da. Emakume honek bizitzaren aurrean duen jarrera, bere borroka, bere etxea, bere gurariak eta bere elkartasuna direla bide, zineman adibide eta eredu moduan irauten du. Beste pertsonaia askoren inspirazio-iturri izan den sakontasuna eta gizatasuna erakusten ditu.
 
Aldo Fabrizi, Don Pietro abadea interpretatuz, pertsonaia ahaztezina da. Filmak Luigi Morosini apaizaren benetako istorioa du oinarri. Apaiza naziek torturatu eta hil zuten, erresistentziari laguntzearren.
Italia, 1945
 
Zuzendaritza: Roberto Rossellini
Gidoi: Sergio Amidei, Federico Fellini
Ekoizpena: Excelsa Films
Argazki zuzendaritza: Renzo Rossellini (ByN)
Musika: Renzo Rossellini
Ekoizpen disenua: Rosario Megna 
Muntaketa: Eraldo Da Roma
Antzezleak: Aldo Fabrizi, Anna Magnani, Marcello Pagliero, Vito Annichiarico, Nando Bruno.
 
Iraupena: 100 min.
Hizkuntza: J.B. alemana eta italiera, gaztelerazko azpitituluekin.
SARRERA: 3 € (2€ 10 emanaldirako abonoarekin).

Volver
Abonoak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 14a, ostirala, 20:00etan.
Bajo los techos de París (Sous les toits de Paris)

Irailaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Surcos

Urriaren 5a, ostirala, 20:00etan.
Blow-up

Urriaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Der Amerikanische Freund

Urriaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Marius et Jeannette

Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan.
In Bruges

Azaroaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Le Havre

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.