Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Bajo los techos de París (Sous les toits de Paris)

Irailaren 14a, ostirala, 20:00etan.

Film hau Frantziako soinudun zinemako lehenengoa da. René Clair Frantzian soinudun zinemarako zubi nahiko sendoa eraikitzeko gai izan zen, ez bakarrik Bajo los techos de París lanarekin, baita horren ostean etorri ziren eta horrekin batera musika-trilogia osatzen duten gainerako bi filmekin ere: El millón (Le Million, 1931) eta Viva la libertad (À nous la liberté, 1931). 
Bajo del techos de París lanaren bilbe errazak herri-generoak konbinatzen ditu, hala nola melodrama, erromantzea, egoera-komedia eta polizia-generoa. Nahaste hori dela bide, Bajo los techos de París lana Frantziako zinemaren mugarrietako bat bihurtu zen eta arrakasta handia lortu zuen.
30eko hamarkadan, Pariseko teilatupeetan, ganbaretan, bohemioak, txiroak, artistak eta atzerritarrak bizi ziren. Horietako bat da Albert kaleko abeslaria, Pola poloniar etorkinarekin maiteminduta dagoena. Baina Fred gangsterren talde bateko burua ere Polarekin maiteminduta dago. Albert eta Pola elkarrekin bizi dira Albert atxilotzen duten arte, berak egin ez duen lapurreta bat egotzita. Orduan, Louis Alberten lagunik onenak zainduko du neska.

Frantzia, 1930

Zuzendaritza eta gidoi:
René Clair
Ekoizpena: Films Sonores Tobis
Argazki zuzendaritza: Georges Périnal, Georges Raulet (ByN)
Musika: Raoul Moretti, Vincent Scotto
Muntaketa: René Le Hénaff
Antzezleak: Albert Préjean, Polla Illéry, Edmond T. Gréville, Bill Bocket, Gaston Modot.

Iraupena: 96 min.
Hizkuntza: J.B. frantsesez eta errumanieraz, gaztelerazko azpitituluekin.


SARRERA: 3€ (2€ 10 emanaldirako abonoarekin)

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 21a, ostirala, 20:00etan.
Roma, ciudad abierta (Roma, città aperta)

Irailaren 28a, ostirala, 20:00etan.
Surcos

Urriaren 5a, ostirala, 20:00etan.
Blow-up

Urriaren 19a, ostirala, 20:00etan.
Der Amerikanische Freund

Urriaren 26a, ostirala, 20:00etan.
Marius et Jeannette

Azaroaren 9a, ostirala, 20:00etan.
In Bruges

Azaroaren 16a, ostirala, 20:00etan.
Le Havre

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información