Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Film laburrak - Segundo de Chomón

Azaroaren 4a, osteguna
19:30 o.

Le roi des dollars, 1905, Pathé, Paris. Kolorez
Magia-trukuak urrezko txanponekin, Bartzelonan Parisen baino lehenago estreinatua.

L’Hereu de can Pruna, 1904, Macaya Marro, Bartzelona. Z/B
Gazte asko agertu dira nekazari gazte baten deialdira, emaztea aurkitzeko. Chomonek ongi egokitu du film amerikar bat.

Les CEufs de Paques, 1907, Pathé . Paris. Kolorez
Trikimailuen emanaldia. Julienne Mathieu Chomonen lankide eta laguntzaileak gazte ederretatik hasi eta haurtxoetaraino agerraraziko ditu.

En avant la musique, 1907, Pathé .Paris. Kolorez
Orkestra-zuzendari batek musika-partitura bat zuzentzen du pentagramaren lerroen artean miniaturazko musikari-banda bat zabalduz.

Voyage sur Jupiter, 1909, Pathé, Paris. Kolorez
Errege batek unibertsoa ezagutzeko gogoa du. Eskailera luze bati esker, planeta urrunera eramango duen bidaia hasiko du gau batean.

Les tulipes?, 1907, Pathé, Paris. Kolorez
Lore-, ur-eta su-ikuskizun bat erakutsi diote neska gazte bati. Bat-batean, harrituta geratu da fauno gazte baten burua agertu denean.

Le spectre rouge, 1907, Pathé , Paris, Kolorez
Deabru batek bere botere magikoak erakutsi ditu, baina aurkari batekin topo egn du. Jolas-zinemaren mekanismoen adibide liluragarria, Turingo Zinemaren Museo Nazionale del Cinemak berritutako kopia batean.

Sculpteur moderne, 1908, Pathé, Paris. Kolorez
Maga dotore batek hainbat eskultura klasiko eskaintzen dizkio kamerari, eta, ondoren, Guyot-en irudien modelazio ikusezina agertzen da.

Les papillons japonais, 1908, Pathé, Paris. Kolorez
Mago japoniar batek objektuak eta pertsonak eraldatzen ditu. Marraztutako zeta-kapulu batetik, kolore guztietako tximeleta-emakume eder bat agertu da, eta serpentina dantza delikatu bat egin du.

Electric hotel, 1908, Pathé, Paris . Z/B
Turista batzuk hotel mekanizatu batera iritsi dira eta kaosa aurkitu dute. Mundu mailako animazio zinematografikoaren historiako erreferentziazko filma.

Les Lunatiques, 1908, Pathé, Paris. Kolorez
Bat-bateko aldaketak eta dantza harrigarriak eskaintzen dizkigute ilargitik iritsi berriak diren pertsonaia hauek

Symphonie bizarre, 1909, Pathé , Paris. Kolorez
Kale-musikarien eta malabaristen troupe harrigarria. Aterki batzuekin, koreografia bikaina egiten dute.

Più forte che Sherlock Holmes, 1913, G. Pastrone, Itala Film, Torino. Z/B.
Detektibe famatuenaren istorioek protagonistaren ametsa piztu dute, era guztietako jazarpen sinesgaitzak biziko baititu.

Barcelone, principale ville de la Catalogne, 1912, Ibérico para Pathé, Bartzelona. Kolorez
Hirian barna paseatzea eta bertako gune enblematikoenak , hala nola Catalunya plaza edo Colón.


Piano zuzeneko akonpainamendua, Josetxo Fernandez de Ortegaren eskutik.

Zenbait Laburmetraia (Bartzelona, Paris, Turin, 1905-1913)

Zuzendaritza: Segundo de Chomon Ruiz

Iraupena: 70m.
Hizkuntza: J.B. frantsesez, azpitituluak gazteleraz.

Volver
Abonoak erosi

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.