Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Los duelistas (The Duellists)

Ekainaren 13a, asteazkena, 20:00etan.

   Garai napoleonikoan giroturik, armada frantseseko bi ofizial dauzka protagonista, biak etsaitu egiten dira eta borroka amaigabe bat hasten dute. Pelikula hau, Ridley Scotten opera prima, Joseph Cornraden istorio batean oinarritzen da, eta berak esan bezala, Frantziako hegoaldeko egunkari batean irakurri zuen benetako istorio batean oinarritzen da. Zineko zuzendari gutxik hasi dute euren karrera horren lan bitxi eta intentsu batekin.
 
   Ohorea, ezpatak, borroka mota ezberdinak, batailak eta pertsonai handiak daude Joseph Conradek 1907an idatzitako nobela labur honetan. Intentsitate izugarriko kontakizun bat, hasieratik, irakurlea ohartarazten duena borroka, edozein formatan, tradizio militarrari kultu egiteagatik izan edo arrazoi moralengatik izan, parentesi antzeko bat baino ez dela boluntarioki hiltzaile bihurtzen diren bi gizon hauen bizitzan. Protagonista biak, bi husar teniente, ezin dira ezberdinagoak izan bata bestearengatik, itxuraz zein izaeraz. Hala ere, partekatzen duten giro sozialak eta ohorean guztiz elkartuta mantenduko ditu. Dikotomia honetan mugitzen da Conrad, bere azterketa psikologiko bikainarekin eta, zalantzarik gabe, energia maltzur horrekin, El Corazón de las Tinieblas bezalako beste obra batzuetan erakutsi zuena.
Erresuma Batua,1977
 
Zuzendaritza: Ridley Scott.
Gidoia: Gerald Vaughan-Hughes, según la novela El duelo, de Joseph Conrad.
Ekoizpena: Enigma Productions.
Argazkia: Frank Tidy (C).
Musika: Howard Blake.
Antzezleak: Keith Carradine, Harvey Keitel, Albert Finney, Edward Fox.
 
Iraupena: 100 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin.
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 6a, asteazkena, 20:00etan.
Estrella silenciosa (Milcząca gwiazda)

Ekainaren 20a, asteazkena, 20:00etan.
Junco (Tatarak)