Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Sólo se vive una vez (Zindagi na milegi dobara)

Ekainaren 29a, ostirala, 20:00etan.

   Kabiren ezkontza hurbila dela eta, bere institutuko bi lagun handiek, Arjun eta Imranek, bidai bat prestatzea erabakitzen dute penintsula iberikoko zati handi batetik zehar ibiltzeko. Pelikulak taldeak bizitzen dituen abenturak kontatzen ditu, Sevilla, Iruñea, Buñol eta Kosta Brava eta Bardeak bezalako hiriak barneratuaz. Adiskidetasuna sortzen da Lailarekin, indiar jatorriko neska britainiar bat eta hainbat egoerari egin beharko diete aurre euren opor perfektuetan euren ezberdintasunak onartzen ikasiz eta euren bizitzako benetako helburuak ezagutuz.
 
   Zintak arrakasta handia izan du txarteldegietan, Asiako herrialdean 2011ko udan Bollywodeko bilketa handieneko pelikula bilakatuz.
India,2011
 
Zuzendaritza: Zoya Akhtar.
Ekoizpena: Excel Entertainment.
Gidoia: Zoya Akhtar, Reema Kagti.
Argazkia: Carlos Catalán (C).
Musika: Shankar Mahadevan, Loy Mendonsa, Ehsaan Noorani.
Antzezleak: Hrithik Roshan, Abhay Deol, Farhan Akhtar, Katrina Kaif, Kalki Koechlin, Ariadna Cabrol, Naseeruddin Shah.
 
Iraupena: 155 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gaztelerazko azpitituluekin.
Sarrera: 3 €.
10 Emanaldirako abonoa (Nafarroako Zinematekaren beste zikloetarako ere balioko du) : 20 €.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 27a, asteazkena, 20:00etan.
Un rincón para querernos