Gazte diplomatiko estatubatuar batek arrakasta profesional handia lortu du Estatu Batuek Londresen duten enbaxadara bidali dutenean. Han , bonbin bat eta aterki bat erosiko ditu, eta etxe dotore bat alokatuko du. Jabea, beltzez jantzitako alargun dotorea, hilketa baten susmagarria da.
Suspense komedia da, melodramaren tantekin egina. Generoak nahastuta, azkenean, ez dakigu zehatz-mehatz zein den haren jokoa. Jack Lemmonen lanak eta Kim Novaken xarmak komedia bikain bihurtzen dute filma.
Gidoilarien sindikatua (WGA) : Gidoi hoberenerako izendatua
La misteriosa dama de negro ( The Notorious Landlady, AEB, 1962)
Zuzendaria: Richard Quine
Gidoia: Blake Edwards, Larry Gelbart
Argazkilaritza: Arthur E. Airling (C)
Musika: George Duning
Interpreteak: Kim Novak, Jack Lemmon, Fred Astaire, Estelle Winwood, Maxwell Reed, Lionel Jeffries, Doris Lloyd, Philippa Bevans, Henry Daniell
Iraupena: 123 m
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Apirilaren 9a, ostirala, 19:30 0.
El proceso Paradine
Apirilaren 16a, ostirala, 19:30 0.
El sargento negro
Apirilaren 30a, ostirala, 19:30 0.
Fuego en el cuerpo