Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Big Fish

Apirilaren 21a, asteazkena
19:30 0.

William Bloomek ( Billy Crudup) ez du oso harreman ona aitarekin ( Albert Finney), baina gaixotasun terminal bat duela jakin ondoren, etxera itzuli da, bere ondoan egoteko azken uneetan. Berriro ere, Willianek entzun egin beharko du, gazteriari buruzko istorio amaigabeak kontatzen dituen bitartean. Baina , oraingoan , aita hobeto ezagutzeko aukera emango dioten gauzak ikertzen saiatuko da. Horretarako, errealitatea eta fantasia argi eta garbi bereizi beharko ditu, eta elementu horiek beti nahastuta agertzen dira aitaren kontakizunetan.

Burtonen filmografian lan handia, inork ez luke utzi behar istorio bikain hau ikusteari (“Munchausen baroiaren” eta “Forrest Gump”en arteko bidegurutzea dela esan dute) . Zuzendari amerikar ospetsuak drama, komedia eta fantasia nahasten ditu, eta oso emaitza onak lortu ditu AEBetako leihatilan. Ukitu gotikoa ahaztu gabe, Burtonek nostalgia, irribarreak eta malenkonia ematen dizkio bere munduari, “Fikziozko mundu erreala”, eta inoiz baino gehiago hunkitzen du, bihotza zuzenean seinalatzen duen amaiera zoragarrian.”Big Fish”-en kritika onena eta bikainena kritikari amerikar batek eman zuen: “film zoragarria da…eta barka ezazue baina nire aitari deitu behar diot” (Pablo Kurt: FilmAffinity)

Big Fish (AEB, 2003)

Zuzendaria: Tim Burton
Gidoia: John August , Daniel Wallace-ren eleberrian oinarrituta
Argazkilaritza: Philippe Rousselot (c)
Musika: Danny Elfman
Interpreteak: Ewan McGregor, Albert Finney, Billy Cudrup, Jessica Lange, Alison Lohman, Helena Bonham Carter, Steve Buscemi, Danny DeVito, Marion Cotillard, Jeff Campbell, Missi Pyle, Robert Guillaume
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingeleraz, azpitituluak gazteleraz
Iraupena: 126 m

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 7a, asteazkena, 19:30 O.
Excalibur

Apirilaren 14a, asteazkena, 19:30 0.
Las aventuras del barón Munchausen

Apirilaren 28a, asteazkena, 19:30 0.
Fantástico Sr. Fox