Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Excalibur

Apirilaren 7a, asteazkena
19:30 O.

Rospo Pallenberg-ek Sir Thomas Maloryk 1485ean idatzitako La Muerte de Arturo obraren egokitzapena du oinarri filmak. Egokitzapenak esanahi txikiagoko xehetasun asko kentzen dizkio Maloryren lanari,eta mitotzat hartzen du arturiaren legenda, jaiotzaren, bizitzaren eta gainbeheraren bizi-zikloa islatzen duen mitotzat. Era berean, jatorrizko obran dauden elementu kristauak ez dira filmean agertzen. Kondairaren inguruko mitologian eta sinbolismoan kontzentratzen den filma da emaitza. Arturo Errege Zauritu gisa aurkeztu dute filmean. Errege horren erresuma basamortu bihurtu da , eta Griali esker erreskatatuko dute. Bitxia bada ere, Griala ez dago Grial kristauaren Santuan inspiratuta, baizik eta pertz magikoaren sinbologia zeltan. Boormanek erabilitako sinbologia justifikatu zuen, esanez filma ez dagoela egia historikoan oinarrituta, egia mitikoan baizik . Hala, filmaren bilbea testuinguru historiko orotatik bereizita dago nahita, eta, beraz, ezin da zehatz-mehatz finkatu zein garaitan garatzen den bilbea.
“Bikaina: ekintza, maitasun, fantasia eta filosofiaren nahasketa ia perfektua” (Variety)

AEB-EB, 1981

Zuzendaria: John Boorman
Gidoia: Rospo Pallenberg eta John Boorman Thomas Malory-ren lanean oinarriturik
Argazkilaritza: Alex Thomson (C)
Musika: Trevor Jones
Interpreteak: Nigel Terry, Helen Mirren, Nicholas Clay, Cherie Lunghi, Paul Geoffrey, Nicol Williamson , Robert Addie, Gabriel Byrne, Liam Neeson, Patrick Stewart.
Iraupena: 135 m.
Hizkuntza: J. b. ingeleraz , azpitituluak gazteleraz

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Apirilaren 14a, asteazkena, 19:30 0.
Las aventuras del barón Munchausen

Apirilaren 21a, asteazkena, 19:30 0.
Big Fish

Apirilaren 28a, asteazkena, 19:30 0.
Fantástico Sr. Fox