Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

De aquí a la eternidad

Urtarrilaren 22a, ostirala
19:30 o.

1941 urtea. Hawaiko Pearl Harborreko base militarrera iritsi berri den Prewitt (Montgomery Clift) soldadua ringetik erretiratutako boxeolari ohia da. Holmes kapitainak (Philip Ober), boxeolari gisa dituen abileziak ezagutzen dituenez, armadako taldearekin bat egiteko proposamena egiten dio, baina Prewittek uko egin dio. Handik aurrera, mota guztietako zigor eta irainak jasan behar izaten ditu, bai nagusiengandik bai kideengandik. Angelo Maggio (Frank Sinatra) soldaduaren adiskidetasuna eta laguntza besterik ez du. Bitartean Milton Warden (Burt Lancaster) sarjentuak eta Karen ( Deborah Kerr), Holmesen emazteak, maitasun-istorio bat bizi dute. Baina guztien bizitza aldatu egingo da Pearl Harboren aurkako eraso japoniarragatik.

Proiekzio honekin omenaldia egingo diegu 2021ean 100 urte bete zituzten bi aktoreri, Donna Reedi (Oscar saria irabazi zuen film honetan egindako lanagatik) eta Deborah Kerri.

8 Oscar, filma, zuzendaria, aktore sekundarioa (Sinatra) , aktore sekundarioa (Donna Reed) gidoia barne.

Urrezko Globoak: zuzendari eta aktore onena (Frank sinatra)

New Yorkeko kritikarien zirkulua: film, zuzendari eta aktore onena (Lancaster)

Zuzendarien sindikatua (DGA): zuzendari onena

Gidoilarien sindikatua (WGA): gidoirik onena

Nacional Boardilla of rewiew : Top 10 film onenak

Hemendik eternitatera / De aquí a la eternidad ( From here to eternity, AEB, 1953)

Zuzendaria: Fred Zinnemann
Gidoia: Daniel Taradash (Eleberria : James Jones)
Argazkilaritza: Burnett Guffey (ByN)
Musika:George Duning
Interpreteak: Burt Lancaster, Montgomery Clift, Deborah Kerr, Frank Sinatra, Donna Reed, Ernest Borgnine, Jack Warden, Philip Ober, Mickey Shaughnessy, Harry Belauer, John Dennis, Merle Travis.


Iraupena: 120 min
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez, azpitituluak gazteleraz

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 8a, ostirala, 19:30 O.
El gran carnaval

Urtarrilaren 29a, ostirala, 19:30 o.
Imitación a la vida