Giuliana Hermil apurtua dagoen erlazio baten konbentzionalismoan finkatua dago. Izan ere, bere senarra den Tullio Hermilek amorante batekin gelditzen ari den susmoa dauka. Tullio gozamenaren filosofian egokitua dago eta esgrima entrenatzen, irakurketan eta bere amorantearekin, Teresa Rafforekin pasatzen du bere denbora.
Emazteak Filippo d’Arborio idazle gaztearekin erlazio bat hasten duenean, senarrak emaztearekiko duen sugarra berriz pizten zaio ordea. Gizarte presioak eta jeloskortasunak inbaditzen duenean, galdutako haragizko pasioa berreskuratuko dute, baina zoritxarreko gertaera bat gertatuko da, Giuliana Filippoz haurdun geldituko da. Tuillok onartu ahalko du semea?
Luchino Vicontik zuzendutako azken film-luzea izan zen. Izan ere, grabaketa egoera nahiko larrian burutu zuen eta hau amaitzean hilko zen.
Inozoa “El inocente” (L’innocente, Italia, 1976)
Zuzendaria: Luchino Visconti
Gidoia: Suso Cecchi d'Amico, Enrico Medioli, Luchino Visconti (Novela: Gabriele D'Annunzio)
Argazkilaria: Pasqualino De Santis (C)
Musika: Franco Mannino
Interpreteak: Giancarlo Giannini, Jennifer O'Neill, Laura Antonelli, Marc Porel, Rina Morelli, Massimo Girotti, Didier Haudepin, Marie Dubois, Claude Mann.
Iraupena: 123 min.
Hizkuntza: Bertsio originala italieraz eta azpitituluak gaztelaniaz.
Urriaren 28a, asteazkena, 18:30 o.
Obsesión
Azaroaren 4a, asteazkena, 18:00 o.
La tierra tiembla
Azaroaren 11, asteazkena, 19:00 o.
Bellísima
Azaroaren 18a, asteazkena, 18:30 o.
Senso
Azaroaren 25a, asteazkena, 19:00 o.
Noches blancas
Abenduaren 2a, asteazkena, 17:45 o.
Rocco y sus hermanos
Abenduaren 9a, asteazkena, 17:45 o.
El gatopardo
Abenduaren 16a, asteazkena, 18:00 o.
La caída de los dioses
Abenduaren 23a, asteazkena, 18:30 o.
Muerte en Venecia
Abenduaren 30a, asteazkena, 18:30 o.
El inocente