Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cadillac Records

Irailaren 1a, asteartea
20:00 o.

Chicago, 1947. Leonard Chess diskografiaren negozioan barneratzen da Muddy Waters eta Little Walter musikarekin liluraturik geratu ostean. Bi gizon hauek, bere taberna girotzen duten blues taldea osatzen dute. Bere arrakasta dirdiratsuak, Leonarden musikarien zerrenda areagotzea baimentzen du eta kultura beltzaren grabaketa zigilu garrantzitsuena bihurtzen da. Harrotasunak, liskarrak eta desirak direla eta, guztien helmugak aldrebesten dira, baina nahasmen handiena generoaren bi aitzindari (Chuck Berry eta Etta James) agertzen direnean gertatuko da.


Modu batean, film didaktikoa kontsidera daiteke. Bestalde, herentzia musikala patente bat aldarrikatzen da, Led Zeppelin eta The Doors bezalako taldeen sustraiak non dauden ezagutzeko. Kasu honetan, saila inguratzen duen aldarrikapen nagusiena arraza-artekoa da. “Cadillac Records”, segregazioak gizartea banatzen zuen azalaren kolorea arabera eta beltzen biztanleriari eskubideak ukatzen zeneko garaikoa da. Zoritxarrez nahiko egoera ohikoa zen duela urte batzuk.

Cadillac Records (Estados Unidos, 2008)
 
Zuzendaria: Darnell Martin
Gidoia: Darnell Martin
Musika: Terence Blanchard
Argazkigintza: Anastas N. Michos 
Interpreteak: Adrien Brody, Beyoncé, Jeffrey Wright, Emmanuelle Chriqui, Gabrielle Union, Norman Reedus, Columbus Short, Cedric the Entertainer, Mos Def, Jay O. Sanders, Eamonn Walker, Tammy Blanchard, Shiloh Fernandez, Eric Bogosian
 
Iraupena: 109 min.
Hizkuntza: Bertsio originala ingelesez eta azpitituluak gaztelaniaz. 
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 8a, asteartea, 20:00 o.
Rudeboy: The Story of Trojan Records