Filmak von Krauss familia prusiarraren istorioa kontatzen du, mutil Kasubiar (Mateusz, Stanisław Fabijański), eta alemaniar aristokrata Marita (Marianna Zydek) baten arteko amodio istorioa. Kasubiako eskualde zaharrean elkarrekin bizi diren hiru etnien istorio konplexua islatzen du. Hemen, Lehendabiziko mundu gerra ondoren, Versalleseko hitzarmenak marra zatitzaile bat ezarri zuen, lurra zatitzeaz gain, nazionalitate desberdinen, alemaniar, kasubiar eta poloniarren arteko bereizketa garbia ezarri zuen.
Pelikularen akzioak, zeina lau hamarkadetan zehar eman den, jarreren zailtasuna eta erabakiak hartzera behartuak zeuden biztanleen egoera erakusten du. Prusiarren antipoloniar sentimenduak, Kasubiarren abertzaletasunarekin batera, 1939ean, alemaniarren gidaritzapean, hainbat nazionalitate desberdineko milaka pertsonen sarraskia eman zen, Piaśnica basoetan. Maitasuna da, pelikularen alderdi historiko desberdinen batzearen arrazoia, froga zailetan borrokatu ondoren, salbatzea lortzen duena.
Sariak eta jaialdiak: 2018ko Gdyniako Zine Poloniarraren Jaialdia, 2018 – aktore protagonista onena (Adam Woronowicz), apaintzaile onena, musika onena, Zilarrezko Lehoia zuzendari onena; Camerimage, 2018; Zine Poloniar Eskolaren “Orły” saria, 2019 – eszenografia onena eta jantzitegi onena.