Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La reina de los lagartos

Urtarrilaren 10a, ostirala
20:00 O.

    Berta ama ezkongabea da, gaztea eta ausarta. Udako amodio bat biziko du Javirekin, bere bizitzatik eta Margot bere alabaren bizitzatik pasa den gizon berezia. Javik lurrean pasako duen azken eguna da eta Bertak eta berak elkarrekin pasatzea erabakitzen dute, gure planetan geratzen zaizkion azken orduak bete-betean bizitzeko. Egun zoragarri baten ostean, agur esateko unea iristen da, baina gauzak ez dira espero bezala gertatuko. Javiren kideak ez dira bere bila etorriko eta Bertak ez daki zer egin. Udako amodio hori bere gogoz kontra luzatzen da eta Bertak berreskuratu nahi zuen bizitza okertuko da.
 
     Baina hori ez da guztia. Javiren bila ez etortzeko benetako arrazoia da ez duela bere misioa bete, hau da, emakume gizatiar bat intseminatzea. Informazio hori jakitean, Bertaren bizitza hankaz gora jarriko da. Bat-batean, bera da muskerren erregina eta Javiren eta bere erruarengatik, gizateria ez da orain ezagutzen dugun bezala gehiago existituko.
 
    Bertak erabakitzen du, munduaren amaierari aurre egin behar izatekotan, Javirekin egingo du, finean udako amodio bat baino gehiago baita.  
La reina de los lagartos (Espainia, 2019)
 
Zuzendaritza eta gidoia: Burnin’ Percebes (Juan González eta Nando Martínez)
Musika: Sergio Bertran
Argazkigintza:
 Nando Martínez (Kolorea, Super 8)
Aktoreak: Bruna Cusí, Javier Botet, Margot Sánchez, Ivan Labanda, Miki Esparbé, Roger Coma, Al Sarcoli
Iraupena: 63 min.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 2a, osteguna, 20:00 O.
Sílbala otra vez, J.J.

Urtarrilaren 3a, ostirala, 18:00 O.
Los 5000 dedos del Dr. T

Urtarrilaren 8a, asteazkena, 20:00 O.
El Hollywood de Hitler

Urtarrilaren 24a, ostirala, 20:00 O.
El escritor de un país sin librerías