Los Angeleseko aseguru konpainia bateko agente bat (Fred MacMurray) eta bezero bat (Bárbara Stanwyck) azken horren senarra hiltzen saiatuko dira istripu-aseguru kopurutsu eta faltsua kobratzeko asmoz. Dena zailduko da Barton Keyes (Edward G. Robinson), aseguru-enpresako ikertzailea, tartean sartzen denean.
James M. Cainen Pacto de sangre (Double Indemnity) nobela motza, 1935ean idatzia, benetako hilketa batean oinarritzen da. Krimena 1927ko martxoan jazo zen New Yorken, etxekoandre batek bere maitalea senarra hiltzera bultzatu zuenean. Senarraz libratzeaz gain, bikoteak bere izenean zegoen aseguru-poliza kopurutsua lortu nahi zuen. Krimen horrek oihartzun handia izan zuen garai horretako egunkarietan eta ezbehar hori oinarri hartuta James M. Cainek Pacto de sangre idatzi zuen 1935ean.
Klasiko gisa aitortua, film noir paradigmatikotzat hartu da eta genero horri jarraituko zioten filmen estandarrak ezarri zituen. 1992an, AEBko Kongresuko Liburutegiak “film kultural, historiko eta estetikoki esanguratsua” zela onartu eta National Film Registry delakoan gorde zuen. Filma, estreinatu zeneko 75. urteurrena dela eta proiektatuko da.
Oscar sarietara 7 hautagaitza, tartean film, zuzendari, aktore eta gidoi onena. New Yorkeko Kritikoen Elkartea: 2 hautagaitza