Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Al otro lado del viento

Abenduaren 5a, osteguna
20:00 O.

   Al Otro Lado del Viento zinema esperimentaleko film bat da, Orson Wellesek idatzi, ekoiztu eta editatutakoa eta 2018an estreinatu zena berrogei urtez garapenean egon ostean. Grabaketa 1970an hasi zen, Wellesek Hollywoodera itzuli nahi zuelako, eta 1976ra arte tarteka jarraitu zuten proiektuarekin. 80ko hamarkadan, lege, finantza eta politika arazoak izan zirela medio, Wellesek ezin izan zuen filma amaitu. 
    Wellesek film baten barruko film bat aurkezten zuen narrazio estiloa erabili zuen, Hollywoodeko zuzendari zaharkitu baten (John Huston) bizitzaren azken eguna kontatzen diguna. Egun horretan, festa bateko anfitrioia da protagonista, bukatu gabeko bere azken proiekturako inbertsoreak erakarri nahi dituena. Filma sasi-dokumental baten gisara egin zen, bat-bateko ebaketekin, irudi-formatu ezberdinekin eta kolorea eta zuri beltza uztartuz. Hollywood klasikoaren eta 70eko hamarkadan sortu zen Hollywood berriaren satira izan nahi zuen filmak. Emaitza, ia 50 hamar urtez ezkutuan egon ostean, “Zinemaren Grial Santua” izendatu zuten.
1985ean Welles hil ostean, bukatu gabeko film horri berriro ekiteko hainbat saiakera egin ziren. Azkenik, Veneziako Nazioarteko Jaialdian estreinatu zen filma 2018ko abuztuaren 31n, eta Netlfixen eskuragarri dago 2018ko azaroaren 2tik. 
 
 height=
Al otro lado del viento (The Other Side of the Wind, Frantzia, 2018)
 
Zuzendaritza: Orson Welles
Gidoia: Orson Welles
Musika: Michel Legrand
Argazkigintza: Gary Graver
Aktoreak: John Huston, Robert Random, Peter Bogdanovich, Susan Strasberg, Oja Kodar, Joseph McBride, Lilli Palmer, Edmond O'Brien, Mercedes McCambridge, Cameron Mitchell, Paul Stewart, Peter Jason, Tonio Selwart, Howard Grossman, Geoffrey Land, Norman Foster, Dennis Hopper, Gregory Sierra, Benny Rubin, Cathy Luvas, Dan Tobin, George Jessel, Richard Wilson, Claude Chabrol, Stéphane Audran, Henry Jaglom, Paul Mazursky
 
Iraupena: 122 minutu
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez eta alemanieraz gaztelerazko azpitituluekin.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Abenduaren 13a, ostirala, 20:00 O.
Perdición