Judex: “La sombra misteriosa” eta “La expiación”
Judex Louis Feuilladek zuzendutako 12 ataleko seriala izan zen, bere aurreko obrak, Les Vampires, izan zuen arrakastaren harira egindakoa. Istorioak Judex justizialari anonimoaren gorabeherak jarraitzen ditu, inoiz su armarik erabiltzen ez dituena eta misio gisa bere aitaren suizidioa mendekatzea duena. Aitak, Korsikako bankaria, bere buruaz beste egin zuen Favraux bere kide maltzurrak diru guztia kendu eta traizionatu ostean.
Saio honetan lehenengo bi atalak ikusiko ditugu: La sombra misteriosa eta La expiación, 1919ko azaroaren 20 (orain dela 100 urte zehazki) Iruñeko Novedades Aretoan proiektatu zirenak.
Zinema mutua, Josetxo Fernández de Ortegaren pianoaren akonpainamenduarekin.
***
The Incredible Journey of Apollo XII
Orain dela 50 urte, 1969ko azaroaren 19an, Pete Conrad eta Alan Bean Ilargira iritsi ziren bigarren astronauta bikotea izan zen eta Apolo misiorik garrantzitsuenetako bat.
Filmean ikusten da nola izan ziren gai Conrad eta Bean Ilargiko gainazal zailean ilargiratze bikaina egiteko, hori guztia umore ezin hobearekin. Euren misioa: Ilargiko arrokak jasotzea.
Judex: “La sombra misteriosa” eta “La expiación” (L'Ombre mystérieuse, L'Expiation, Frantzia, 1916)
Zuzendaritza: Louis Feuillade
Gidoia: Arthur Bernède
Argazkigintza: André Glatti, Léon Klausse (Zuri beltzean)
Aktoreak: René Cresté, Musidora, René Poyen, Èdouard Mathé, Gastón Michel, Yvonne Dario, Yvette Andréyor, Juliette Clarens, Jean Devalde, Georges Flateau, Louis Leubas, Marcel Lévesque, Olinda Mano
Hizkuntza: Intertituluak frantsesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 50 minutu gutxi gorabehera.
***
The Incredible Journey of Apollo XII (AEB, 2009)
Zuzendaria: Thomas Lucas
Dokumentala
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 25 minutu.