Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Endo What?

Irailaren 27a, ostirala
20:00 O.

Endometriosia edo "endo" jendeak ezagutzen ez duen gaixotasunik ohikoena eta gogorrena da. Hamar neska eta emakumetik batek pairatzen du. Gutxi gorabehera 176 milioi pertsona munduan. Hain garrantzitsua izan arren, emakumeek, batez beste, 8 mediku ikusten dituzte 10 urtetan zehar diagnosia lortu arte. Denbora horretan zehar, ezin dira eskolara joan, maite dituzten lanak uzten dituzte, seme-alabak izateko ametsa galtzen dute eta euren harreman pertsonaletan arazoak izaten dituzte. Maiz, medikuek, modu okerrean, esaten diete haurdunaldia edo histerektomia sendabideak direla eta jasaten duten mina normala dela. Diagnosiaren ostean, hainbat botika ematen zaizkie eta eraginkorrak ez diren askotariko ebakuntzak jasan behar dituzte. Ziklo horrekin apurtzeko garaia da. Normaltasun berri baten garaia da; medikuak, drogak, ebakuntzak, diagnosi okerrak eta urtetako mina tartean izango ez dituen garaia. 

Endo What? (AEB, 2016)

Zuzendaritza: Shannon Cohn
Argazkigintza: Patricio Cohn (Kolorea)
Musika: Rob Teehan
Muntaia: Arix Zalace
Dokumentala.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 55 minutu.

Proiekzio honetarako sarrerak lehiatilan bakarrik saltzen dira.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 6a, ostirala, 20:00 O.
Charley Bowers

Irailaren 13a, ostirala, 20:00 O.
Un tipo genial

Irailaren 20a, ostirala, 20:00 O.
Brazil