Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cuerpo a cuerpo

Irailaren 19a, osteguna
20:00 O.

Carlos hil da eta Mercedes bere emaztea bakarrik geratu da. Faustino euren laguna ehorzketara joango da eta, bidean, Pilar bere lehengusinarekin topo egingo du. Pilarrek Ana aurkeztuko digu, filmaren bukaeraren Iñakirekin berriro topo egingo duena. Horrela azalduta badirudi gurutzatutako istorioen diseinu narratzailea duen film horietako bati buruz ari garela. Baina oker gaude: belaunaldi oso desberdinen arteko talkaren aurrean gaude. Bakoitza bere bizipenekin, beldurrekin, segurtasun ezekin, ezintasunekin eta noraez existentzialekin, denboran disolbatutako bi espazioen artean borrokan: Santander udan eta Madril neguan.

Komedia dramatiko gogoangarria -generoa atzekoz aurrera jartzen duen eszenaratze orijinalarekin- Viotak eta bere aktoreek idatzitakoa, Brahmsen bosteko baten bariazio musikalen bidez egituratutakoa eta muntaketaren erabilera argiaren bidez egindakoa.

Aurkezpena eta solasaldia PAULINO VIOTArekin

Cuerpo a cuerpo (Espainia, 1982)

Zuzendaritza: Paulino Viota
Gidoia: Paulino Viota
Argazkigintza: Carles Gusi
Aktoreak: Fidel Almansa, Manuel de Blas, Ana García, Ana Gracia, Fabio Leon, Pilar Marco, Iñaki Miramón, Julieta Serrano
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 82 min.

Volver
Abono Salmenta