Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Domicilio Privado

Irailaren 18a, asteazkena
20:00 O.

Mohamed Palestinako institutu aurrerakoienetako bateko zuzendaria eta ingeles literaturako irakaslea da. Herri txiki batean bere emaztearekin eta bost seme-alabarekin bizi da. Bere etxea, herri palestinar eta kokaleku judu baten erdian dagoena, laster bihurtuko da gune estrategikoan eta, azkenean, Israelgo soldaduek konfiskatu eta okupatuko dute. Hala ere, Mohamedek alde egiteari uko egingo dio. Bere uste bakezale sendoek soldaduekin batera bizi daitekeela pentsaraztera eramango dute.

Saverio Costanzoren opera prima, Domicilio Privado benetako gertakizun batean oinarrituta dago, zuzendaria bera lekuko izan zuena. Urrezko Lehoinabarreko irabazlea (film onena) Locarnoko Nazioarteko Jaialdian, 2014an, bai eta aktore onenaren saria ere (Mohammed Bakri). Espainian Zilarrezko Galburua irabazi zuen Valladolideko Seminci Jaialdian eta David di Donatello Sarietan opera prima onena.

Domicilio privado (Private, Italia, 2014)

Zuzendaritza: Saverio Costanzo
Gidoia: Saverio Costanzo, Sayed Quahua, Camilla Costanza, Alessio Cremonni
Argazkigintza: Luigi Martinucci (Kolorea)
Musika: Alter Ego
Aktoreak: Lior Miller, Marco Alsaying, Mohammmad Bakri, Emad Hassan Aly, Tomer Russso, Sarah Hamzeh, Areen Omari.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa arabieraz, hebreeraz eta ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 minutu.

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 4a, asteazkena, 20:00 O.
Gas the Arabs

Irailaren 11, asteazkena, 20:00 O.
Invitación de boda

Irailaren 25a, asteazkena, 20:00 O.
Roadmap to Apartheid