Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Charley Bowers

Irailaren 6a, ostirala
20:00 O.

Charley Bowers, zinemagile ezezagun bezain bikaina
Charles R. Bowersen (1889 -1946) berraurkikuntza historiografiaren azken hamarkadetako eta zinema klasikoen berreskuratze ikusgarrienetako bat izan da. Charley Bowersen izena erabat ahaztuta zegoen, baita slapstick-aren edo animazioaren estudio zorrotzenetan ere. 2001ean zinemagile ezezagunaren hamabost film oso gordetzen zituzten latorri batzuk aurkitu ziren Frantzian. Filmek zirrara handia sortu zuten eta historialariek ezin zuten ulertu nola ahaztu zen horrenbesteko balioa zuen obra hori. Nafarroako Filmotekan hiru lan berreskuratuko ditugu, zinemagile, animatzaile, marrazkilari, aktore eta zuzendari horren irudimen bikainaren berri emango dizkigutenak. Bera izan zen animazioa benetako irudiarekin nahasten aitzindarietako bat.

Egged On (Ameriketako Estatu Batuak, 1926)

Charleyk ohiko arrautzak kautxuan bihurtzen dituen makina bat asmatzen du, garraitzen direnean apurtzen ez direnak. Beste arrautza-konpainiek ere bere asmakuntza lortu nahi dute. Charley konpainia horietako jabe baten alabarekin maiteminduko da. Arrautzak Esportatzeko Konpainiak makina ikuskatu nahi duenean, frogan ezusteko bat egongo da…

He Done His Best (Ameriketako Estatu Batuak, 1926)

Charley bere emaztegaiaren aitarena den jatetxe bateko gerente bihurtuko da. Jatetxea berritu nahiko du ezohiko gailu batzuk erabiliz.

Many a Slip (Ameriketako Estatu Batuak, 1927)

Charleyk, asmatzaile afizionatua, inbertsore aberats baten proposamena jasoko du: irristadak sortzen ez dituen banana azalak asmatzeko diru kopuru handia emango dio.


Juan Ramón de la Torre (ADItech-ko zuzendaria) eta Jose María García-Mina, NUTRYFERT (SciencEkaitza 2019-n Elikatze Kateko accesitaren irabazleak) taldea ordezkatzen, aurkeztuko dute saioa.

Josetxo Fernández de Ortegaren zuzeneko pianoarekin izango dira filma mutuen proiekzioak.

Proiekzioaren ondoren, Albéniz-eko terrazan, eztabaida eta otamena eskainiko da.

Saioaren aurretik SciencEkaitza 2019-n Elikatze Kateko sariaren proiektu irabazlearen minutu bateko bideoa ikusiko dugu.

 

Egged On (Ameriketako Estatu Batuak, 1926)

Zuzendaritza eta Gidoia: Charles R. Bowers, Harold L. Muller, Ted Sears
Aktoreak: Charles R. Bowers.
Hizkuntza: Intertituluak ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 24 minutu.

 

He Done His Best (Ameriketako Estatu Batuak, 1926)

Zuzendaritza: Charles R. Bowers, Harold L. Muller.
Gidoia: Charles R. Bowers, Harold L. Muller, Ted Sears.
Aktoreak: Charles R. Bowers.
Hizkuntza: Intertituluak ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 20 minutu.

 

Many a Slip (Ameriketako Estatu Batuak, 1927)

Zuzendaritza eta Gidoia: Charles R. Bowers, Harold L. Muller.
Gidoia: Charles R. Bowers, Harold L. Muller, Ted Sears.
Aktoreak: Charles R. Bowers, Corinne Powers, Ricca Allen, Eddie Dunn, Kolin Kelly, Cornelius MacSunday.
Hizkuntza: Intertituluak ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 20 minutu.

Volver
Abonuak erosi Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 13a, ostirala, 20:00 O.
Un tipo genial

Irailaren 20a, ostirala, 20:00 O.
Brazil

Irailaren 27a, ostirala, 20:00 O.
Endo What?

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.

Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.

Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.

Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.