Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

The Commitments

Irailaren 5a, osteguna
20:00 O.

Dublineko langile-auzo batean, Jimmy Rabbitte nerabeak (R. Arkins) bere soul banda propioa sortzeko ametsa du, Otis Redding, Aretha Franklin, James Brown, Wilson Pickett bere idoloen estiloa jarraituko duena. Bere lagunek, taldeko lehenengo partaideak, musika beltzaren talde bat zergatik sortu nahi duen galdetzen diotenean, Jimmyk hauxe erantzuten du: “Irlandarrak Europako beltzak dira”. Egunkari batean iragarki bat jarriko du, bere gurasoen etxean hautaketa egingo duela esanez. Interesa duten asko agertzen hasiko dira, eta askotan sarreran bertan botako ditu, danbateko batekin. Lehenengo entseguak kaotikoak izango dira. Jimmyk taldeak abeslari behar duela erabakiko du. Horrela ezagutuko du Deco (A. Strong), ezezagun batzuen ezkontzan abesten ikusten duena, mozkor. Azkenik, auzoko hiru neska batuko dira eta taldearentzako The Commitments izena aukeratuko dute.

Oscar Sarietarako hautagaitzak: Muntaia onena; Urrezko Globoetarako hautagaitza: Komedia edo musikal onena; 4 BAFTA sari: Film, zuzendari, muntaia eta egokitutako gidoi onena. Gidoilarien Sindikatua (WGA): Egokitutako Gidoi onenerako hautagaitza. Chicagoko Kritikoen Elkartea: Aktore berri onenerako hautagaitza (Strong)

Los Commitments (The Commitments, Erresuma Batua, 1991)

Zuzendaritza: Alan Parker
Gidoia: Dick Clement, Ian La Frenais, Roddy Doyle
Argazkigintza: Gale Tattersall (Kolorea)
Musika: Wilson Pickett
Aktoreak: Robert Arkins, Michael Aherne, Angeline Ball, Maria Doyle Kennedy, Dave Finnegan, Bronagh Gallagher, Felim Gormley, Glen Hansard.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 114 minutu

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Irailaren 10a, asteartea, 20:00 O.
Northern Soul