Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Operación Avalancha

Ekainaren 19a, asteazkena
20:00 O.

   1967an gaude, eta Gerra Hotza bero-bero dago, karrera espaziala lehen mailako afera baita. CIAk uste dute NASAn errusiar espioi bat infiltratu dela Apollo proiektua zapuzteko. Ideia “bikain” bat izango dute orduan: ikus-entzunezko saileko agente batzuk bidaliko dituzte dokumental egileak bailiran eta horrela espioia agerian utziko dute. Baina aurkituko dutena, are okerragoa izango da.
 
 Sasi-dokumental honek hasiera parodikoa du, baina aurrera egin ahala, azpijoko-thriller batean bilakatuko da, Ilargira gizakiak bidaltzeari buruzkoa. Operación Avalancha filmean Stanley Kurbricki keinu zuzena, eta ironikoa, egiten zaio, zeharka aipatuz ondorengo teoria mitikoa: Kubrick izan zela Neil Armstrongen ilargiratzea zuzendu eta faltsutu zuena.
 
   Zuzendari onena (Atenaseko Zinema Jaialdia). Sitgeseko Jaialdia: Film luzeen sail ofiziala. Canadian Screen Awards: 6 hautagaitza (horien artean film luze onena eta zuzendari onena). Kingston Canadian Film Festival: People’s Choice Award. Toronto Film Critics Association: Kanadako bigarren film onena.
Operación Avalancha (Operation Avalanche, AEB-Kanada, 2016)
 
Zuzendaritza: Matt Johnson
Gidoia: Josh Boles, Matt Johnson
Argazkigintza: Andrew Appelle, Jared Raab (Kolorea)
Musika: Jay McCarrol
Aktoreak: Matt Johnson, Sharon Belle, Krista Madison, Samantha Michelle, Owen Williams, Tom Bolton, Chris Gonsalves, Josh Boles
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 94 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 5a, asteazkena, 19:30 O.
La mujer en la luna