Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Cantando bajo la lluvia

Ekainaren 14a, ostirala
20:00 O.

 Kathy Selden (Debbie Reynolds) aktoresgaia ezagutu ostean, zinema mutuaren idoloa zen Don Lockwoodek (Gene Kelly) dena zuela uste zuen: ospea, dirua eta arrakasta. Baina Kathy ezagutzen duenean jabetzen da bera dela benetan bere bizitza faltan zuena. Donek film musikalak egin nahi ditu Kathyrekin, baina euren artean zinema mutuaren erregina den Lina Lamont (Jean Hagen) sartuko da.
 
     Baliteke zinemaren historiako musikalik onena izatea, eta film orokor onena askorentzat. Gainera, dantza eta musika saio bikain eta gogoangarrienak ditu, zinematografoaren historiaren irakaspen ezin hobea eskaintzen digu, zinema mututik soinu-zinemaren trantsizio traumatiko horretan, zazpigarren arteak izan duen aldaketarik garrantzitsuena, alegia.
 
    Delitos y faltas filman Woody Allenen pertsonaiak ondorengo hau aitortu zuen: “daukadan kopia bakarra da. 16 mm-ko kopia ona da. Bi hilabetean behin jartzen dut esnatzerakoan kemena indartzeko”. Filmak duen dohainik handiena da: optimismoz kutsatzen zaitu eta ikuslea irribarre batekin eta pozez gainezka uzten du.
 
 Oscar sarietan bi hautagaitza: aktore sekundario. (Jean Hagen), soinu banda (Musikala). Golden Globes: Komedia/musikal aktore onena (O'Connor). Film onenaren hautagaitza. BAFTA sariak: Film onenaren hautagaitza. Aktoreen Sindikatua (DGA): Zuzendari onenaren hautagaitza. Gidoilarien Sindikatua (WGA): Musikal-gidoi onena. National Board of Review: Urteko film onena.
Cantando bajo la lluvia (Singin’ in the Rain, AEB, 1952)
 
Zuzendaritza: Stanley Donen, Gene Kelly
Gidoia: Betty Comden, Adolph Green
Argazkigintza: Harold Rosson, John Alton (Kolorea)
Musika: Nacio Herb Brown, Arthur Freed
Aktoreak: Gene Kelly, Donald O'Connor, Debbie Reynolds, Jean Hagen, Millard Mitchell, Cyd Charisse, Rita Moreno, Douglas Fowley
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 103 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 7a, ostirala, 20:00 O.
Dos en la carretera

Ekainaren 21a, ostirala, 20:00 O.
Indiscreta

Ekainaren 28a, ostirala, 20:00 O.
Charada