Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

La mujer en la luna

Ekainaren 5a, asteazkena
19:30 O.

Prueba

Georg Manfeldt irakaslea bere lankideek barregarri uzten dute Ilargiko mendietan Lur planetako edozein menditan baino urre gehiago dagoela baieztatzen duenean. Hogeita hamar urte beranduago, Wolf Heliusek ideiari berriro ekingo dio eta Ilargira joateko suziri bat eraikitzen saiatuko da. Proiektura gero eta pertsona gehiago batuko dira. Enpresa batek proiektua finantzatzeko konpromisoa hartuko du, baina ezkutuko asmoa du: Lur planetako urrearen eskaintza kontrolatzea.
 
   Fritz Langen azken film mutu hau bere obrarik gogoangarrienetako bat izan zen. Thea von Harbou bere emazteak idatzitako gidoitik abiatuta (bere garai alemaneko film handienen idazlea), zientzia fikziozko film honek Ilargira egindako lehenengo espedizioa deskribatzen digu modu serioan, fantasiazkoak diren beste filmetatik urrunduz, Mélièsen Viaje a la Luna (1902) esaterako.
 
    160 minutuko iraupena izan arren, La Mujer en la Luna ez da inondik inora aspergarri egiten, Langek filma bi istorio ezberdinetan banatzen baitu (prestaketa eta Ilargira bidaia).
 
   Film mutuaren proiekzioa Josetxo Fernández de Ortegaren zuzeneko pianoaren osagarriarekin.
 
 height=
La mujer en la luna (Frau im Mond, Alemania, 1929)
 
Zuzendaritza: Fritz Lang
Gidoia: Thea von Harbou, Fritz Lang
Argazkigintza: Curt Courant, Oskar Fischinger, Otto Kanturek (Zuri beltzean)
Aktoreak: Gerda Maurus, Willy Fritsch, Fritz Rasp, Gustav von Wangenheim, Klaus Pohl, Gustl Gstettenbaur, Tilla Durieux, Hermann Vallentin, Max Zilzer, Mahmud Terja Bey, Borwin Walth, Karl Platen, Margarete Kupfer, Alexa von Porembsky
Hizkuntza: Intertituluak alemanez gazteleraz azpitituluekin.
Iraupena: 160 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Ekainaren 19a, asteazkena, 20:00 O.
Operación Avalancha