Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Museum Hours

Maiatzaren 16a, osteguna
20:00 O.

Vienako Artearen Historiako museoa da berrogeita hamar urteko gorako bi pertsona bakartiren topaketen eszenatokia. Protagonistak Johann, museoko zaindaria, eta Anne, emakume kanadiarra dira, koman dagoen bere lehengusina zaintzeko Vienara joan dena. Anne ez da inoiz Austrian egon, eta diru gutxi duenez, hiritik noraezean ibiltzen da, Museoa bere aterpea delarik. Johann hasieran zuhurra izan arren, bere laguntza eskainiko dio eta euren munduetara erakarriko diote elkarri. Euren topaketek ezusteko esplorazioak eragingo dituzte: euren bizitzen, hiriko bizitzaren eta artea eguneroko bizitzaren irudi izatearen ingurukoak.

Museoa ez da objektu arkaikoz betetako erakunde arkaiko gisa ikusten, baizik eta bidegurutze misteriotsu gisa. Eta artearen bidez, denboran zehar, mundu garaikidearentzat funtsezkoak diren ondorioen inguruan eztabaida sortzen da. Museoko obren inguruko “elkarrizketak” gehien kezkatzen gaituzten gaien ingurukoak dira: heriotza, sexua, teologia, materialismoa, etab.

  height=      height=

Austria-AEB, 2012

Zuzendaritza eta Gidoia: Jem Cohen
Argazkigintza: Jem Cohen, Peter Röhsler (Kolorea)
Aktoreak: Mary Margaret O’Hara, Bobby Sommer, Ela Piplits, Marcus O’Hara, Deborah Gzesh, Marco Calamita, Nina Calamita, Sigrid Mölg, Evelyne Egerer, Gerda Hartl.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez eta alemanieraz gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 107 minutu

Aurkezlea: Maite Pérez Larumbe

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 9a, osteguna, 20:00 O.
CTL 59 segundos

Maiatzaren 27a, astelehena, 20:00 O.
Trazos Familiares