Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Sin techo ni ley

Maiatzaren 10a, ostirala
20:00 O.

Gazte eskale bat hilik agertzen da, izoztuta, Frantziako hegoaldeko areka batean. Flashback-en eta neska ezagutu zutenei egindako elkarrizketen bidez, filmak gazte horren bizitzara hurbildu nahi du eta gizartetik zergatik alboratu zen jakin, baita bere heriotza goiztiarren arrazoiak ezagutu ere.
Vardak dokumentala eta fikzioa maisutasunez nahasten ditu eta gure pentsamenduak eta iradokizunak ere Monaren, protagonistaren, munduaren zati bagina bezala aintzat hartzen dituela dirudi. Pertsonaia Vardak bidean ezagutu zuen neska batean inspiratuta dago, baina Monaren esperientzia asko Vardak asmamenerako zuen trebeziaren fruitu dira. Hala ere, Varda beti da errealitate eta fikzioaren oreka ezegonkor horren jakitun, ikuslearen irudimenari esker baino existitzen ez dena.
Kritiko eta ikusle askorentzat, hauxe izan da Agnès Vardaren filmik onena, bere maisulana.
Veneziako Zinema Jaialdian Urrezko Lehoia; Cesar Sariak: Aktore onena (Sandrine Bonnaire). 4 hautagaitza. New Yorkeko Kritikoen Elkartea: Atzerriko Film Onenaren hautagaitza. Los Angeleseko Kritikoen Elkartea: Aktore onena (S. Bonnaire) eta atzerriko film onena.

Sans toit ni loi, Frantzia, 1985


Zuzendaritza eta Gidoia: Agnès Varda
Argazkigintza: Patrick Blossier (C)
Musika: Joanna Bruzdowicz.
Aktoreak: Sandrine Bonnaire, Macha Méril, Yolande Moreau, Stéphane Freiss,
Marthe Jarnias, Joël Fosse.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa frantsesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 105 minutu

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 3a, ostirala, 20:00 O.
Clèo de 5 a 7

Maiatzaren 17a, ostirala, 19:30 O.
Los espigadores y la espigadora (Partes 1 y 2)

Maiatzaren 24a, ostirala, 20:00 O.
Caras y Lugares

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información