Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Clèo de 5 a 7

Maiatzaren 3a, ostirala
20:00 O.

Cleo abeslari gazte bat da eta, ezinegonez, mediku azterketa baten emaitzen zain dago. Kartak irakurtzen dituen igarle batek minbizia duela eta hil daitekeela esaten dionean, bere ezinegona areagotuko da. Emaitzak jaso arte denbora betetzen saiatzen ari den bitartean, Cleok soldadu gazte bat ezagutuko du, Arjeliara soldaduska egitera berehala joango dena. Cleok heriotzari dion beldurrari buruz hitz egingo dio.

Filmak bizitzarekiko maitasunari buruz, umiltasun gabeziari buruz eta heriotzari buruz hitz egiten du. Cleo gazte txolin eta burgestua da, bere edertasunaz baino kezkatzen ez dena eta bat-batean, heriotzak mehatxatzen duena. Eta Cleorentzat, heriotza itsuskeria da: Ederra zaren bitartean, besteak baino biziago egongo zara.

Agnès Vardaren bigarren film luze honek, hizkuntza zinematografikoaren erabileran abilezia gramatikalez beteta dagoena, gazte zelarik, bere irudiaren inguruan erakarri zuen arreta. Filmak Nouvelle Vague delakoaren ukitu argia du, garai horretan bor-borrean zegoen mugimenduarena, alegia.

Frantzia-Italia, 1962

Zuzendaritza eta Gidoia: Agnès Varda
Argazkigintza: Jean Rabier (Zuri beltzean)
Musika: Michel Legrand.
Aktoreak: Corinne Marchand, Antoine Bourseiller, Dominique Davray, Dorothée Blanck, Michel Legrand, José Luis de Vilallonga, Loye Payen.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa frantsesez gaztelerazko azpitituluekin.
Iraupena: 90 minutu

Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 10a, ostirala, 20:00 O.
Sin techo ni ley

Maiatzaren 17a, ostirala, 19:30 O.
Los espigadores y la espigadora (Partes 1 y 2)

Maiatzaren 24a, ostirala, 20:00 O.
Caras y Lugares