Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Ana de día

Maiatzaren 2a, osteguna
20:00 h.

    Ana gazte arduratsua da, erdi mailako familia tradizional batean hazi dena. Zuzenbideko bere doktoretza amaitzear, enpresa batean sartzear eta ezkontzear dago, baina ez da asebeteta sentitzen. Egun batean, bere berdina den bikoitz batek bere lekua hartu duela ikusiko du eta gainera, bere ardura eta betekizun guztiak bikoitz horrek egiten dituela. Anak, orduan, galdutako identitatearen alde borrokatzearen, edo aldiz, bere bizitza” normaletik” urrun identitate propioa bilatzearen artean zer aukeratu ez daki. Lehen aldiz erabat askea dela jabetzean, Ana bere anonimotasun eta askatasun berriaz baliatuko da mugak frogatzeko eta bere izaera propioaren zentzua bilatzeko. Horretarako Madrileko gauetako kabaretetan murgilduko da, ostatu batean biziko da eta berak bezala, gauean desagertu nahi duten pertsonaiez inguratuta biziko da.
 
 “Film bikaina. Unibertsala. Genero guztientzat (…) hiriko istorio bat, zertxobait abstraktua eta oso zinemazalea; bere ametsen, desioen eta akatsen ispiluaren aurrean dagoen emakume bati buruzkoa”  (Luis Martínez. Diario El Mundo)
 
Goya Sariak: Zuzendari Berri Onenaren hautagaitza. Malagako Jaialdia: Lehiaketako Film Luzeen Sail Ofiziala. Feroz Sariak: Kartel onenaren hautagaitza.
 
 
ANDREA JAURRIETAren aurkezpena eta solasaldia
Espainia, 2018
 
Zuzendaritza eta Gidoia: Andrea Jaurrieta
Argazkigintza: Juli Carné Martorell (Kolorea)
Musika: Aurelio Edler-Copes.
Aktoreak: Ingrid García Jonsson, Mona Martónez, Fernando Albizu, Álvaro Ogalla, Irene Ruiz, María José Alfonso, Iñaki Ardanaz, Abel Serbouti, Antonio Ponce, Iván Luis, Gabriela Fernández.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz.
Iraupena: 105 minutu
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Maiatzaren 31, ostirala, 19:30 O.
Patton

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información