Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Rebelde

Apirilaren 12a, ostirala
20:00 O.

    Saharaz hegoaldeko Afrikako lekuren batean, herrixka txiki eta urrun batean, Komona, 12 urteko neskatoa, lasai-lasai bizi da bere gurasoekin, matxinoen gudarosteak bahitu eta ume-soldadu gisa borrokatzera behartzen duen arte. Salbatzeko duen gaitasunari esker, “gerrako sorgina” deituko diote. Bere irteera eta lagun bakarra Mago da, berarekin ezkondu nahi duen 15 urteko mutiko albinoa.
 
    Kanadiar drama hunkigarri honek ingelesez besteko Oscar Sarietako film onenari saria jaso zuen 2013an. Ume-soldaduen haurtzaroaren gabezien eta biziraupenaren salaketaren erretratua da, protagonista gaztearen (Rachel Mwanza) ahots, begi eta bizipenen bidez kontatutakoa. Eta mistizismo eta edertasun ukituekin, bi protagonisten arteko maitasun istorioa ere erakusten digu, bortizkeriaz beteriko mundutik ihesi egiten saiatzen direnak.
 
    Rebeldemaitasun eskutitz bat ere bada, ama gazte batek etorkizunean izango duen bere umeari kontatzen diona, maitasunez betea eta bere iraganaren egiaren benekotasunari eutsiz kontatzen diona. Bizitza eta itxaropen-lezioa, giza espirituaren gaitasuna eta erresistentzia erakusten dizkiguna.
 
  TRIBECA 2012 jaialdia: Film onena eta  aktore onena.
 Berlineko Nazioarteko Zinema Jaialdia 2012: aktore onenari Zilarrezko hartza eta Epaimahai Ekumenikoaren Aipamen Berezia.
 Sitges 2012: Film onena (Ikuspegi Berriak Atala).
 10 Canadian Screen Awards 2013: Film onena, Zuzendari onena, Emakumezko aktore onena, bigarren mailako aktore onena, gidoi original onena, argazkigintza onena, muntaketa onena, soinu onena, etab.
   8 JUTRA Sari 2013: Film onena, zuzendari onena, aktore onena, gidoi onena, bigarren mailako aktore onena, argazkigintza onena, muntaketa onena, soinu onena.  
 Cambridgeko Film Jaialdia 2012: Publikoaren saria.
Vancouverreko kritikoen elkartea 2013: Film, aktore eta bigarren mailako aktore onena.
Rebelle/War Witch, Kanada, 2012
 
Zuzendaritza eta gidoia: Kim Nguyen
Argazkigintza: Nicolas Bolduc (Kolorea)
Aktoreak: Rachel Mwanza, Alain Bastien, Serge Kanyinda, Ralph Prosper, Mizinga Mwinga, Jean Kabuya, Jupiter Bokondji, Starlette Mathata.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa frantsesez eta lingalaz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 90 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Keaton entre bastidores - La muñeca

Otsailaren 15a, ostirala, 20:00 O.
Le jour se lève

Otsailaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Casablanca

Martxoaren 1a, ostirala, 20:00 O.
Rebelde sin causa

Martxoaren 8a, ostirala, 20:00 O.
El baile de los vampiros

Martxoaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El honor perdido de Katharina Blum

Martxoaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Blade Runner

Martxoaren 29a, ostirala, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo

Apirilaren 5a, ostirala, 20:00 O.
Big Fish

Apirilaren 16a, asteartea, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo