Andrew Morton abokatu ospetsuak Nick Romano (“El Guapo” ezizenez) gazte gaizkilearen defentsa bere gain hartuko du. Nick gaztea izan arren, delitu-historia luzea du dagoeneko. Oraingoan, polizia bat hil izana leporatzen diote eta bere abokatu defendatzailea Morton izatea eskatzen du, eskuluzea zen garaietan ezagutu zuena. Mortonek bere defentsa prestatuko du: epaimahaiari akusatuen aulkian eserita dagoen gaizkilearen istorioa kontatzea.
Nicholas Rayren lehenengo filma (Rebelde sin causa, Johnny Guitar) gazteen delinkuentziari eta bere kausa eta ondorioei buruzko dokumentu adierazgarri hau izan zen. Rayren zuzendaritzak Willard Motleyren nobelan oinarritutako gidoiaren errealismoa indartzen du eta filmari erritmo estua eta gogorra eskaintzen dio, etengabe arretaz ikustera behartzen duena. Humphrey Bogart eta John Dereken lan bikaina ere azpimarratu behar da, abokatu defendatzailearen eta gazte gaizkilearen paperan, hurrenez hurren.
Knock on any Door, AEB, 1949
Zuzendaritza: Nicholas Ray
Gidoia: John Monks Jr., Daniel Taradash
Argazkigintza: Burnett Guffey (Kolorea)
Musika: George Antheil
Aktoreak: Humphrey Bogart, John Derek, George Macready, Allene Roberts, Candy Toxton, Mickey Knox, Barry Kelley.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:
Oinarrizko funtzioak aktibatuz web orri erabilgarria egiten laguntzen dute. Web orriak ezin du behar bezala funtzionatu cookie hauek erabili gabe.
Web orriari aukera ematen diote orriaren portaera edo itxura aldatzen duen informazioa gogoratzeko, hala nola, gogoko hizkuntza edo zu zauden eskualdea.
Informazioa modu anonimoan bilduz eta emanez, web orrien jabeei laguntzen diete ulertzen nola elkarreragiten duten bisitariek webguneekin.
Web orrietan bisitariak arakatzeko erabiltzen dira. Banakako erabiltzailearentzako iragarki garrantzitsu eta erakargarriak erakustea da asmoa.
Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia. "Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea. Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera. Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.