Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Water Warriors - Bolintxu, el último valle - Geoingeniería

Martxoaren 28a, osteguna
18:00 O.

Water Warriors! (Guerrer@s del agua, Kanada, 2017)
 
Zuzendaritza: Michael Premo
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 22 min.
 
    SWN Resources enpresa, Texasen egoitza duena, New Brunswikcera, Kanada, iritsi zen gas naturala ustiatzeko asmoz. Eskualdea ezaguna da baso, nekazal eta arrantza industriak dituelako, landako komunitateek behar dituzten maila txikiko jarduerak, alegia. Familia indigenak eta zuriak elkartu ziren konpainiaz konpainia denak handik botatzeko, euren ura eta bizitzeko modua babeste aldera.  Hilabetetan zehar aurre egin ostean, euren ahaleginek ez zituzten soilik zulaketak gelditu: gobernu berria aukeratu zuten eta probintziako frackingari buruzko behin betiko luzamendua irabazi zuten.
     Xehetasun bitxi gisa, New Brunswick Kanadako kostaldean dago, euskal arrantzaleek baleak arrantzatzen zituzten eremuan eta bertako herritar indigenekin harreman oso onak izan zituzten. Horietako bat, mi’kmaq herria, filmean agertzen da.  
 
Bolintxu, el ultimo valle (2018)
 
Zuzendaritza: Urko Olazabal
Gidoia: Enrique Vázquez
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 23 min.
 
   Bilboko Supersur delako ingurabidea zabaltzeak ekarriko lituzkeen ondorioak azaltzen ditu: eragin ekonomikotik ingurumenaren gaineko eraginetara. Ingurubidea xahubidea da, azpiegitura ez baita beharrezkoa eta kilometro bakoitzak 47 milioi euroko kostua izango zuelako. Gainera, azpiegitura hori egiteak Bolitxu bailarako bioaniztasunaren biziraupena mehatxuan jartzen du. Bolitxu Bilbon dagoen azken bailara naturala da, Pagasarriko babes bereziko eremua.  
 
¿Una tecnología para el clima? Geoingeniaritza atmosferikoa (Eguzki-erradiazioaren kudeaketa) 5 min.
¿Una tecnología para el clima? Itsas-geoingeniaritza 4 min.
¿Una técnica para el clima? Lurreko geoingeniaritza (BECCS) 5 min
 
    Gutxi ezagutzen den gai berari buruzko hiru produkzio dira: klima aldaketaren kontrako irtenbide faltsuak.
     Klimaren inguruko zenbait zientzialari atmosferan geoingeniaritza proposatzen ari dira berotze orokorrarekin amaitzeko. Batez ere proposatzen dutena SAI deiturikoa da (aerosol estratosferikoa injektatzea). Ideia estratosferan partikula inorganikoak injektatzea da, zufrezko dioxidoa bezalakoa, sartzen den eguzkiaren argia blokeatzeko. Beste eskema batzuen artean, izotz-gainazalak estaltzeko eta horiek ez urtzeko plastikozko perlak edo bestelako materialak txertatzea proposatu da. Gure ingurua manipulatzeko eskema horiek oso arriskutsuak dira eta zalantza asko sortzen dituzte, gure ekosistema naturalengan eta giza komunitateetan izan ditzaketen eragin negatiboez gain.
 
EFS eragin negatiboak dituen eguzki-erradiazioaren metodoa da, nazioarteko bakean eta segurtasunean arazo larriak sor ditzakeenak.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 27a, asteazkena, 20:00 O.
Rang-tan / Gente de mar y viento / Indian Winter

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información