Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Dersu Uzala

Martxoaren 27a, asteazkena
19:30 O.

   Dersú Uzalá Vladimir Sréniev idatzitako liburuaren izenburua da, Ussuri ibaiaren arroan, Errusiako ekialdean, egindako bidaiak kontatzen dituena. Horrela ezagutu zuen  Dersú Uzalá (1849-1908), Hezhen tribu txinatarreko ehiztaria. Uzalá izan zen bere gida 1902 eta 1907 arteko espedizioetan, gosetik eta hotzetik behin baino gehiagotan salbatuz.
 
    Dersu nomada eta animista zen eta naturarekin berdinen arteko harremana zuen, inposatu gabe. 1974an egin zen filma, Dersúk eta Arsénievek gurutzatu zituzten Siberiako taigako lekuetan. Humanismoa eta tolerantzia, beti Kurosawaren filmetan egon direnak, adiskidetasunari buruzko istorio ahaztezin honetan ere agertzen dira, jakinduriaz, magiaz eta tragediaz betetakoa.
 
   1975ean Ingelesez besteko film onenari Oscar saria irabazi zuen. Moskuko Nazioarteko Zinema Jaialdiko Sari Nagusia eta urteko film onenari David de Donatello (Italia) saria ere jaso zituen.
Errusia-Japonia, 1975
 
Zuzendaritza: Akira Kurosawa
Gidoia: Akira Kurosawa, Yuriy Nagibin
Argazkigintza: Fyodor Dobronravov, Yuriy Gantman, Asakazu Nakai (C)
Musika: Isaac Schwarts
Aktoreak: Yuriy Solomin, Maksim Munzuk, Mikhail Bychkov, Vladimir Khrulyov, V. Lastochkin, Stanislav Marin, Igor Sykhra.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa errusieraz eta txineraz gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 142 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 14a, osteguna, 20:00 O.
Duelo al sol

Martxoaren 21a, osteguna, 20:00 O.
Zaniki

Martxoaren 28a, osteguna, 20:00 h.
Videographics

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información