Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Blade Runner

Martxoaren 22a, ostirala
20:00 O.

   Filma Los Angeles hiriko bertsio distopikoan gertatzen da, 2019ko urrian. Etorkizuna deskribatzen du: ingeniaritza genetikoaren bidez gizaki artifizialak egiten dira, erreplikanteak deiturikoak. Horiek lan arriskutsuetarako eta Lurraren kanpoko kolonietan esklabo gisa erabiltzen dira. Tyrell Corporation erakundeak ekoizten ditu “gizakiak baino gizakiagoak izateko” (batez ere Nexus 6 modeloa). Erreplikante horiek gizakien itxura dute, baina azkartasun eta indar fisiko handiagoa dute. Hala ere, ez dute emoziorik edota enpatiarik. Erreplikanteak legez kanpokotzat jo zituzten Lur planetan kanpoko kolonia batean izandako matxinada odoltsu baten ostean. Poliziaren atal berezi batek, Blade Runners deiturikoak, Lurrean dauden eta koloniatik ihes egin duten erreplikanteak identifikatzeko, jarraitzeko eta hiltzeko (baztertzea, poliziaren hitzetan) lan egiten dute. Los Angelesen ihesian dauden erreplikante talde bat dagoenez, Rick Deckard, Blade Runner “ohia” bere erritorik ateratzen dute horiek ezabatzeko.
 
 Hasieran askotariko kritikak jaso zituen kritika adituaren aldetik. Batzuk nahastuta eta desengainatuta zeuden akzio film baten narrazio-erritmorik ez zuelako. Beste batzuek, aldiz, bere giropena eta gaiaren konplexutasuna goraipatzen zuten. Ondoren, zientzia fikziozko film onenetako batean bilakatu zen, eragin handia izan zuena xehetasunez beteriko bere giropen orijinalarengatik. Ikusizko mugarri postmodernotzat hartu da, bai dekadentzian dagoen etorkizunaren deskribapen errealistarengatik zein XXI. mendeko funtsezko gaiei eta zalantzei aurreratzeagatik ere.  
 
   Badira Blade Runneren zazpi bertsio estudioko exekutiboek eskatuta egin ziren aldaketa polemikoengatik. 2007an, filmaren 25. urteurrena zela eta, Warner Brosek Final Cut delakoa atera zuen, Ridley Scottek erabateko kontrol artistikoa izan zuen muntaketa bakarra. Hori izango da Filmotekan ikusiko duguna. 
AEB, 1982
 
Zuzendaritza: Ridley Scott
Gidoia: Hampton Fancher, David Webb Peoples.
Argazkigintza: Jordan Cronenweth (Kolorea)
Musika: Vangelis
Aktoreak: Harrison Ford, Rutger Hauer, Sean Young, Edward James Olmos, M. Emmet Walsh, Daryl Hannah, William Sanderson, Brion James, Joe Turkel, Joanna Cassidy.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 117 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Keaton entre bastidores - La muñeca

Otsailaren 15a, ostirala, 20:00 O.
Le jour se lève

Otsailaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Casablanca

Martxoaren 1a, ostirala, 20:00 O.
Rebelde sin causa

Martxoaren 8a, ostirala, 20:00 O.
El baile de los vampiros

Martxoaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El honor perdido de Katharina Blum

Martxoaren 29a, ostirala, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo

Apirilaren 5a, ostirala, 20:00 O.
Big Fish

Apirilaren 12a, ostirala, 20:00 O.
Rebelde

Apirilaren 16a, asteartea, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo