Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

Duelo al sol

Martxoaren 14a, osteguna
20:00 O.

   Pearl Chavez (Jennifer Jones) gazte mestizoa, Texasera bidaltzen dute McCandless (Lionel Barrymore) senatari zorrotzaren arrantxoan bizitzeko. Gazteak senatariaren semeen arreta deituko du: beti adeitsua eta atsegina den Jesserena (Joseph Cotten) eta oldarkorra eta bortitza den Lewtonena (Gregory Peck). Laster, bi anaiek aurka egin dute gazte ederraren maitasuna lortzeko.
 
 Kain eta Abelen kontaketa biblikoan oinarri duen Niven Buschen nobelan inspiratuta, King Vidorrek zuzendutako filma da, beno, hobe esanda David O. Selznickek zuzendutakoa. Itxuraz western bat da, baina benetan pasioz, arrazionaltasun ezaz eta paroxismo emozionalaz beteriko melodrama da. Osagai guztiak ditu malko erraza lortzeko: protagonista umezurtza, aitaordea gaiztoa, aurrez aurre dauden bi anai eta ezinezko maitasun bat.
 
   King Vidor film honetako zuzendaria da, baina Otto Brower, William Dieterle, Sidney Franklin, William Cameron Menzies, eta Josef von Sternberg ere agertzen dira, David O’Selznick ekoizle ahalguztidunaz gain. Azken horrek nahi zuen filmak Lo que el viento se llevó (1939) filmaren arrakasta gainditzea. Film oso polemikoa izan zen erotismo handia zuelako eta Selznickek eta Jonesek zuten harreman sentimentalarengatik. Pelikulak arrakasta handia lortu zuen baina ez zuen Lo que el viento se llevó gainditu.
 
   Nafarroako Filmotekak film hau 1919ko martxoan jaiotako eta 2009an hildako Jennifer Jones aktorea omentzeko antolatzen du.
Duel in the Sun, AEB, 1946
 
Zuzendaritza: King Vidor
Gidoia: Ben Hecht, David O’Selznick, Oliver HP Garrett.
Argazkigintza: Lee Garmes, Harold Rosson, Ray Rennahan (C)
Musika: Dimitri Tiomkin
Aktoreak: Jennifer Jones, Gregory Peck, Joseph Cotten, Lionel Barrymore, Walter Huston, Lillian Gish, Harry Carey, Charles Bickford, Otto Kruger, Herbert Marshall.
Hizkuntz: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 138 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 21a, osteguna, 20:00 O.
Zaniki

Martxoaren 27a, asteazkena, 19:30 O.
Dersu Uzala

Martxoaren 28a, osteguna, 20:00 h.
Videographics

Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información