Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Despertares

Martxoaren 6a, asteazkena
20:00 O.

    60ko hamarkadaren amaieran Malcolm Sayer doktoreak (Robin Williams), New Yorkeko neurologoa, entzefalitis letargikoa duten bere gaixoekin botika berri bat erabiltzea erabakitzen du. Entzefalitis letargikoak gaitasun motorrak galtzea dakarren gaixotasuna da, gaixoa egoera begetatiboan utzi arte. Poliki-poliki, gaixoengan hobekuntza txikiak ikusten joango da doktorea, bereziki Leonard Lowengan (Robert de Niro).
 
    Filmak neurologoaren eta gaixoaren arteko begiruneari eta errespetuari buruz hitz egiten du. Robin Williamsen pertsonaiak bere karrera ikerketari eskaini dio eta ondorioz, arazoak ditu gaixoekin eta lankideekin maila profesionalean eta pertsonalean harremanak izateko. Erakundera iristen denean, bere alorreko lanpostua izan nahi du, baina hori ezinezkoa denez, eta egoera ekonomikoak behartuta, entzefalitis letargikoa duten gaixoekin lan egitera behartuta dago.
 
Filmean zehar, bere gaixoen ongizate eta hobekuntzarekiko ardura agertzen du. Gaixotasunean eta gaixoen artean dauden berdintasunetan sakontzen du dauden egoeratik ateratzeko irtenbide baten bila.
Oliver Sacksen izen bereko liburuan oinarrituta, Oscar sarietarako hiru hautagaitza izan zituen: film onena, aktore onena (Robert De Niro) eta egokitutako gidoi onena.
Awakenings, AEB, 1990
 
Zuzendaritza: Penny Marshall
Gidoia: Steven Zaillian.
Argazkigintza: Miroslav Ondrícek (C)
Musika: Randy Newman
Aktoreak: Robert De Niro, Robin Williams, Julie Kavner, Ruth Nelson, John Heard, Penelope Ann Miller, Alice Drummond, Judith Malina.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitutulekin
Iraupena: 121 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Martxoaren 13a, asteazkena, 20:00 O.
100 metros

Martxoaren 20a, asteazkena, 20:00 O.
El hijo de la novia