Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El baile de los vampiros

Martxoaren 8a, ostirala
20:00 O.

  Abronsius doktoreak eta Alfred bere laguntzaileak Transilvaniara bidaiatzen dute bere teoria baieztatzeko: banpiroak badirela. Baina Könisberg-eko bere lankideen eszeptizismoarekin talka egingo dute. Ostatu batean etenaldia egingo dute eta bertan, paretak eta leihoak baratxuri-txirikordaz beteta daudela ikusiko dute. Hala ere, jabeak zein bertakoek baieztatzen diote inguruetan ez dela gaztelurik eta baratxuriak eskualdeko apaingarri tipikoak baino ez direla. Ostatuko jabearen alabaren bahiketak eta ostalariaren banpirizazioak gure protagonistei arrasto nahikoak ematen dizkiete gaztelura iristeko.  
 Zuzendariaren kolorezko lehenengo filma eta Ameriketako Estatu Batuetako zineman bere lehenengo sarraldia. Garai horretan oso modan zegoen banpiroen zinema Hammer Prod. beldurrezko ekoizpen-etxeak egindako filmei esker. Banpiroen zinemari egindako umorezko omenaldia da, ukitu erotiko batekin. Inguru ederrean egina, batzuen ustetan, generoaren beste birsorkuntza batzuk gainditzen ditu. Polanskik beretzat gordetzen paper protagonistetako bat eta Sharon Tate bere emazteari bestea ematen dio. El baile de los vampiros filmean Polanskik zineman aurki dezakegun absurduaren erabilerarik osoena egiten du eta agian alde batera gehien utzi dena.
Dance of the Vampires/The Fearless Vampire Killers, AEB-BH, 1967
 
Zuzendaritza: Roman Polanski
Gidoia: Gérard Brach, Roman Polanski.
Argazkigintza: Douglas Slocombe (C)
Musika: Krzysztof Komeda
Aktoreak: Jack MacGowran, Roman Polanski, Alfie Bass, Jessie Robins, Sharon Tate, Ferdy Mayne, Iain Quarrier, Terry Downes, Fiona Lewis.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 108 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Otsailaren 8a, ostirala, 20:00 O.
Keaton entre bastidores - La muñeca

Otsailaren 15a, ostirala, 20:00 O.
Le jour se lève

Otsailaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Casablanca

Martxoaren 1a, ostirala, 20:00 O.
Rebelde sin causa

Martxoaren 15a, ostirala, 20:00 O.
El honor perdido de Katharina Blum

Martxoaren 22a, ostirala, 20:00 O.
Blade Runner

Martxoaren 29a, ostirala, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo

Apirilaren 5a, ostirala, 20:00 O.
Big Fish

Apirilaren 12a, ostirala, 20:00 O.
Rebelde

Apirilaren 16a, asteartea, 20:00 O.
Todas las mañanas del mundo