Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

El proceso

Otsailaren 21a, osteguna
20:00 O.

 El Proceso film-dokumentala da, Dilma Rousseff Brasileko lehenengo emakumezko presidentearen impeachment-ari buruzkoa.  Filmak garai historiko horren zirrikituen ikuspegi bikaina eskaintzen digu orain arte argitaratu gabeko material grafikoari esker. Ramosen teknika behaketa da, ez du elkarrizketarik edo narraziorik egiten. Kamerak taldearen hitzezko elkarreragintza zein keinuena jasotzen du, bai euren eremu pribatuan zein politikoan eta ikusleei erakundeen kanpoan prozesu horretan egin ziren manifestazio jendetsuak ikusteko aukera ematen die.
 
     Dokumentala Brasiliako boterearen bitartekoen muinetik egiten da. Brasilia herrialdeko hiriburua da eta baita zuzendariaren jaioterria ere. Ramosek impeachment prozesua Diputatuen Ganberatik lehenik eta Senatutik, ondoren, grabatzen du eta presidentearen aldeko taldearen elkarrizketa pribatuak jasotzen ditu. Bai eta senatariekin bilera estrategikoak eta Presidentearen Jauregian Rousseff-ek egiten duen lana ere. Gainera, presidentearen bukaerako itxaronaldia erakusten digu, oraingoa bere egoitza ofizialetik.
 
   Beste lan batzuetan Brasileko justizia sistema usteldua landu ostean (Justicia Visions du Réel Nazioarteko Jaialdiko Saria Nagusia, Taiwaneko Nazioarteko Dokumentalen Jaialdian film onena, eta Amnistia Saria CPH:Dox-en, Comportarse (One World Saio Nagusia, Fipresci saria Dok-Leipzig-en, eta Colina de placeres (Films Brasilia Jaialdiko Film onena), Ramosek Brasileko erakunde publikoak aztertzen ditu politika nazionalak ezagutzen ez dituen zirrikituetatik.
O Processo, Brasil, Alemania, Herbereak, 2018
 
Zuzendaritza eta gidoia: María Augusta Ramos
Argazkigintza: Alan Schvarsberg (Kolorea)
Muntaketa: Karen Akerman
 
Hizkuntza: Jatorriko bertsioa portugesez gaztelerazko azpitituluekin
Iraupena: 139 min.
Volver
Abono Salmenta