Programazioa
Hurrengo gertaerak Gertaeren historikoa 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010

La higuera de los bastardos

Urtarrilaren 17a, osteguna
20:00 O.

    Garai ez oso urrun batean gatazkek eta iluntasunak Espainiako lurraldeak hartu zituen. Ume baten begirada Rogelio borreroaren begiradarekin gurutzatuko da orduan. Rogeliok uste du umea handitzean bera hilko duela eta hori dela eta, bere kideak utzi eta umeak bere aitaren eta anaiaren hilobien gainean erein zuen pikondoa zaintzen hasiko da. Cipriana, alkate berriaren emaztea, Rogelioren ermitau eta eremutar ospea handituko du eta pikondoa erromesaldi gunea bihurtuko du. Ermo, familia salatu zuen salatari diruzaleak, ez da Rogeliorengandik urruntzen, uste baitu pikondoaren azpian altxor bat dagoela. Rogelioren kide ohiek harriduraz ikusten dute nola hazten den pikondoa hilketa egin zen lekuan eta Rogeliok bere misioa bertan behera uztea, pikondoa kentzea eta edozein aztarna deseroso ezabatzea nahi dute.  
 
    Ana Murugarren zuzendariak ondorengo hau esan zuen filmari buruz: “La higuera” irakurri nuenean, jarraian bi irudi etorri zitzaizkidan burura: Buñuelen “Desiertoko” Simon pertsonaia bere zutabearen gainean igota eta Felliniren “Amarcord” filmeko osaba eroa zuhaitzean igota. Bere iluntasunean, Azconaren antzeko umorea topatzeak harritu ninduen eta umore hori indartzen joan zen gidoia idazterakoan.
 
 Albuquerquen Zuzendaritza Onenari saria; Seattleko Epaimahaiko Sari Berezia; Silver Screen Award talentu handieneko zuzendari sortuberria saria Hollywood Film Festivalean
 
ANA MURUGARRENen aurkezpena eta mahai-ingurua
Espainia, 2017
 
Zuzendaritza eta gidoia: Ana Murugarren
Argazkigintza: Josu Inchaustegui (Kolorea)
Musika:
Aktoreak: Carlos Areces, Karra Elejalde, Jordi Sánchez, Pepa Aniorte, Ylenia Baglietto, Andrés Herrera, Ramón Barea, Mikel Losada.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa gazteleraz
Iraupena: 111 min.
Volver
Abono Salmenta
Uso de cookies:
Este sitio web utiliza cookies, tanto propias como de terceros, para recopilar información estadística sobre su navegación. Si continúa navegando, consideramos que acepta su uso. Más información