Programazioa
Hurrengo ekitaldiak Proiekzio aretoa Dokumentuak Historikoa

Soñadores

Urtarrilaren 16a, asteazkena
20:00 O.

   Pariseko 1968ko Maiatzeko gertaeretan girotua. Matthew trukaketako ikasle gisa Parisen bizi den gazte estatubatuarra da. Bertan Isabelle eta Theo ezagutuko ditu, Pariseko zinematekara maiz joaten diren anai-arrenak. Askotan ikusi ditu baina haiekin soilik hitz egiten hasiko da Zinematekan Pariseko Maiatzarekin lotutako manifestaldia antolatzen dutenean. Matthewk bere hotela utzi eta haiekin bizitzera joango da, gurasoek egun batzuetarako etxean bakarrik utzi baitituzte anai-arrebak. Etxe horretan jakingo du anai-arrebak siamdarrak izan zirela jaiotzean eta elkarrekin film klasikoetako zenbait eszena birsortzera jolasten dute. Ideia politiko, kultural eta sozialei buruz eztabaidatuko dute, euren iritzi ezberdinak eta kontraesanak azaleratuz.
   Bertolucci bere gaztarora, 68ko Maiatzera, itzuli zen eta goraipamenik onenak jaso zituen:
 
    "Urteko filmik onena. (...) ederra eta hunkigarria. (...) Protagonista: Eva Green izena jasotzen duen eromena." Antonio Gasset: Días de cine
   "Bertolucciren gogora ekartze sentibera (...) Film bikaina eta iradokitzailea da, edozein garaiko ikuslea tartean sartzeko gaitasuna duena, baina adimen aztoragarria duena". Carlos Boyero: Diario El Mundo.
    "Erotismoarekin erakartzen du eta ideiekin durundatzen du". Peter Travers: Rolling Stone
The Dreamers, Italia-Frantzia-Erresuma Batua, 2003
 
Zuzendaritza: Bernardo Bertolucci
Gidoia: Gilbert Adair
Argazkigintza: Fabio Cianchetti (Kolorea)
Aktoreak: Michael Pitt, Eva Green, Louis Garrel, Anna Chancellor, Robin Renucci, Jean-Pierre Kalfon, Jean-Pierre Léaud.
Hizkuntza: Jatorrizko bertsioa ingelesez eta frantsesez gaztelerazko azpitituluekin. Iraupena: 115 min.
Volver
Abono Salmenta Ziklo honetako programazio gehiago

Urtarrilaren 9a, asteazkena, 20:00 O.
El conformista